Emaúsek, hiriko beste 50 erakunderekin batera, berotegi-efektuari aurre egiten diote. Hitzordua Matia kalean izango da, ekainak 5 eta 6ean, Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez. Transizio sozial, ekologiko eta energetiko bat aldarrikatzen duen, tandemen nazioarteko martxari harrera egingo zaio. Martxa hau gure hiritik pasatu ondoren, Paris du helmuga, klima aldaketaren goi bilerarekin bat eginez (Klima Aldaketaren Nazio Batuen Mundu Goi-Bilera, KANBMG)

 

image1

 

image2

 

Ekainak 5 eta 6 bitartean, Antiguo auzoko Matia kalea itxi egingo da, tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, jolasak, herri bazkaria, alternatiben azoka… ondoren aurkezten dugun mapan zehazten diren, deskarbonizatutako ekimen asko.
Hauek dira Alternatiben herrixka, Donostiako kolektibo desberdinen artean eraikitzen ari garen alternatiben topaketa gune bat bezala ulertzen duten 50 erakundeak. Bertan, beste mundu bat posible dela esperimentatu, barneratu, gozatu, eraiki, zabaldu eta aldarrikatu nahi da.

 

image6

 

Emaús eta klima aldaketa

 

Zehazki, Emaúsek klima aldaketa sortzen duten berotegi-efektuko gasak geldiarazteko lan egiten du berrerabiltzearen bitartez, bigarren eskuko artikuluen berreskurapenaren eta salmentaren bitartez. Zentzu honetan, nabarmendu behar da, pasa den 2014 urtean zehar Emaúsek saldutako objektuak berrerabiltzeak, atmosferara 1.327.463,3 tona CO2 isurtzea ekiditea egin zuen.
Modu zehatzago batean azaltzeko, Emaús Gipuzkoak pasa den 2014 urtean jaso zituen:

  • 63.426 kg arropa,
  • 631.133,65 kg tamaina handiko hondakinak,
  • 34.116 kg tresna elektriko eta elektronikoak

Bildutako arropen artean, Emaúsek ondorengo kudeaketa burutu zuen:

  • Berrerabilgarria: 31.138
  • Birziklagarria: 4.074
  • Balioztagarria: 28.214

Tamaina handiko hondakinak hurrengo moduan prozesatu ziren:

  • Berrerabilgarria: 404.254
  • Birziklagarria: 207.560
  • Balioztagarria: 70.620

TEEHak horrela kudeatu ziren:

  • Berrerabilgarria: 16.659
  • Birziklagarria: 17.457


Jakin nahi al duzu nola geldiarazi klima aldaketa berrerabiltzearen bitartez?
http://reutilizayevitaco2.aeress.org/

Informazio gehiago jakiteko:
Maider Sagredo Tef: 699026367