Emaús Gizarte Fundazioak eta Getxoko Udalak “Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako: Esperientziatik berrituz “ jardunaldia ospatuko dute irailaren 16an Getxon.

 

Emaús Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren alde egiten du lan, hau modu zabala, solidario eta hegoalde eta iparraldeko errealitatekin bat datorren pertzeptzio batetatik. Hau guztia, justizia soziala eta ingurumen justiziarako proaktibo eta integrala den tresnatzat hartuz. Horretarako, Emaús Gizarte Fundazioak bidezkoak eta eraldatzaileak diren merkataritza ereduak sustatzen ditu, Ekonomia Solidarioa eta Elikadura Subiranotasunaren proposamenen artean lotura kontzeptualak eta praktikoak ezarriz.  

 

Zentzu honetan, Emaús Gizarte Fundazioak Getxoko Udalaren esku eta Ciudades Justas programaren barnean, datorren irailaren 16an Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako: Esperientziatik berrituz  jardunaldia ospatuko du herri honetan.

 

    • Jardunaldia: Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako: Esperientziatik berrituz  
    • Tokia: Getxo Elkartegia, Ogoño kalea 1. Getxo (Bizkaia)
    • Data eta ordua: Irailak 16. 09:30etatik-14:30etara

       

Aurkezten dizuegun jardunaldia bidezko merkataritza, tokikoa eta globala, sustatzeko zenbait elkarte aurrera eramaten ari diren ekintzen barruan kokatzen da. Aktibitate honek, hain zuzen, ondorengo 3 ardatzen artean eztabaida sortzea dauka helburu:

 

  1. Saltokiak eta eraldagarria den bidezko merkataritza
  2. Bidezko merkataritzaren inguruko sentsibilizazio esperientziak herrietan
  3. Ekimenen iraunkortasuna eta herritarren partaidetzaren sustapena


Jardunaldi honek eztabaida zabal honetan parte diren alderdi guztiak integratzea dauka helburu, hortaz, eraldagarria den Bidezko Merkataritza lantzen dituen eragile publiko eta pribatuek ekarritako esperientzia ezberdinetik soluzio berriak garatzea.

 

npgetxo