IKASTAROA BIZI-HEZI

Komunitate eraldatzaileak eraikitzen: hausnartu, partekatu eta ekin

2017 05 09 17 03 44 CARTEL BIZI HEZI2.compressed.pdf Adobe Acrobat Reader DC

 

Emaus-ek komunitate inklusibo, ekitatibo eta eraldatzaileak bermatuko dituen eredurantz abiatzeko elkarrrekin hausnartzera, esperientziak partekatzera eta lanari ekiteko gonbita luzatu nahi dizu.

Zure elkartean, herrian edo auzoan zuen ametsak egi bihurtzen lagunduko duen etorkizuna eraiki nahi baduzu, gizartea eraldatu nahian bazabiltza eta zure egunerokoan begirada berritzaileak, kulturartekoak edo feministak txertatu nahi badituzu, ikastaro honen bitartez gertuko eta urrutiko esperientziak ezagutu eta ikertzea proposatzen dizugu.

Elkarlanean eta herri hezkuntzan oinarritzen den ikastaroa honetan, komunitate inklusibo, ekitatibo eta eraldatzaileak eraikitzeko tresnak ezagutu eta praktikan jartzeaz gain, bertako, Estatuko edo Ertamerikako esperientziak ezagutzeko bisita formatiboak egingo dira.

Anima zaitez eta elkarrekin hausnartu, partekatu eta komunitate eraldatzaileak eraikitzeari ekingo diogu.

Hasiera: 2017ko iraila

Amaiera: 2018ko otsaila.

Izaera: Online eta aurrez aurrekoa.

Izena emateko epea: Maiatzaren 9tik ekainaren 5era.

Informazio gehiago: emauscursos.com / 943 36 75 34 (Maider Sagredo) / Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.