Erakusketa originala Aieteko kultur-etxean, baserriko altzariak ikuspegi moderno batetik ikusiak
Sagardo kupela batean lo egiten imajinatzen? Erakusketaren eskutik iristen zaigun proposamen originaletako bat da. ATZOKO BASERRIA, GAUR. Aieteko kultur-etxean zabalduko da eta uda guztian zehar ikusteko aukera izango da. Bertan 48 pieza original aurkeztuko dira, bilketetan jaso diren eta berrikusiak izan diren baserriko altzari zaharrak, interpretatzeko ariketa ludiko batean birziklatuak izan dira, ikuspegi gaurkotuago batekin.
Pieza hauek, Aieten GFAren Politika Sozialeko Departamentuaren egoitza-zentroan, Emaúsen eguneko zentroan parte hartu duten berrogei pertsona inguruk burutu duten lanaren emaitza dira. Emaúsek kudeatzen duen zentro bat da eta bai egonaldi luzerako egoera kronifikatuan dauden pertsonentzat egoitza-zentro bat bezala, bai balioanitzeko eguneko zentro bat bezala sortua, hobekuntzako eta norbanakoaren doikuntza aukerak posible egiteko, kolektibo horri berari bideratuta.
Torlojurik falta ez duen komoda bat, komodoa izateari utzi dion aulki bat lorontzi batean bihurtzeko, modernitatea jariatzen duen arasa bat, kolore anitzeko setaz tapizatutako sofa izugarri bat, korbatez egina alajaina!, FLORINDA neskatila, ile begetalez eta landare igokariz egindako soineko batekin… Azken batean, liluratzeko eta atzemateko gauza asko. Proiektu hau Aieten Emaúsen zentro bera inguratzen duen ingurua hobeto ezagutzeko kuriositatetik sortu zen. Duela denbora asko ez baserriz betetako leku bat, horietako batzuk adierazgarriak Munto bezala. Egoitzako hainbat pertsonak, beste komunitate edo beste herrialde batzuetatik eratorriak, ez zuen ezagutzen baserri bat zer eta nolakoa zen. Horrela, gaiari hurbilketa bat egiteko aukera aproposa suertatu zen, Igartubeiti museoa bisitatuz, Interneten murgilduz…
Gure ohiko bilketetatik jasotako eta baserrietako propio ziren altzari zahar desberdinak hautatu zituzten eta ikuspegi modernoago bat ematea erabaki zuten. Emaitza 48 pieza hauek dira, baina baita leku desberdinetako landa etxeekin alderatuz dituzten desberdintasunak ezagutzea ere, azkenean hainbeste ez direla konturatuz. Gerturatzeko eta kohesiorako aitzakia bat, denak aberastu direlarik.
Aieteko Kultur-etxean eguneko zentroak modu jarraian burutzen duen hirugarren erakusketa da. Bertatik adierazten digute, jendea erakusketa hauen zain egoten dela, urte guztian zehar antolatzen diren erakusketekin alderatuz, Muntoko parte hartzaileen erakusketa oso desberdina izaten delako eta esperoan egoten dira.
ERAKUSKETA ORDUTEGIA
Asteaartetik ostiralera/ De martes a viernes: 10:00-14:00.
Larunbatak/ Sábados: 10:00-14:00, 16:30 - 20:00.
Igandeak/: Domingos 10:00-14:00.
Astelehen eta jai egunak itxita/ Lunes y festivos cerrado