Emaús Gizarte Fundazioak urteak daramatza helburu politikoen eta bere prozesuen nola horien arteko koherentzia honetan aurrera egiteko moduaren inguruan eztabaidatzen, partekatzen eta ikasten. Elikadura burujabetzako esperientzia ekonomikoen bideragarritasun integralaren arabera planteatu dugu1 eta gizarte talde eta mugimenduen barneko bizitzaren arabera2 . Orain, sarean gauzatutako lanaren inguruan egiten dugu. Gizarte eraldaketa jardunak irauteko edo iraunkorra egiteko, protagonismoa ematea beharrezkoa dela ulertzen dugu, denbora eta baliabideak ematea, baita sareko lanaren gaitasunei, trebetasunei eta praktikei hausnarketa eta trebakuntza kritiko bat ere. Erlazionatzeko, elkarren artean antolatzeko moduak aldatzen ez baditugu, batetik, sare bezala ezin izango dugu funtzionatu eta bestetik, bereziki, ez gara eraldatzaileak izango gure esentzia horretan. Plano honetan, mikro eta makro alderdiak gurutzatzen dira. Alde batetik, sareko lanak pertsonek gauzatzen dituzte eta beraien artean konexioak sortzen dira eta beste alde batetik, instituzionalagoak diren edo erakunde arteko dimentsioak hartzen ditu.
Gure helburu espezifikoa, gizarte ekitatiboen eta inklusiboen bidean eraldaketaren sustapeneko helburu orokorraren barruan, hausnarketa gakoak eta gomendio praktikoak ematea da, sarean lan egiteko, aliantzak eta sinergiak enfokatzeko, lehen aipatzen genuen koherentziaren ikuspegitik orientatzera bideratzeko modua pentsatzeko edo berriz pentsatzeko, eta horrela, sendotzeko.
Hemen partekatzen ditugun ikaskuntzak hausnarketa norbanako eta kolektiboko prozesu baten emaitza dira, bilduma, analisi eta kontraste teoriko eta praktiko prozesu baten emaitza, eremu desberdinetako erreferenteekin eta enbrionario/ esperimental/ hasierako esperientziak –sare-lanaren hasierako lanean- dituzten erreferenteekin. Zentzu honetan, Euskal Herria sarean (BasHerri, Bilgune Feminista, EHKOlektiboa, Errigora, Eusko, HikHasi, Olatukoop, REAS Euskadi eta Saretuz) 9 lan esperientzietan elkarrizketa luzeak burutu ditugu; gure kezkak eta hausnarketak beste latitudeko sare-lanen esperientziekin partekatu ditugu, hain zuzen ere Latinoamerika eta Erdialdeko Amerikako esperientziekin (ANAMURI – Via Campesina eta CEP Alforja - CEAAL ); horrez gain, talde motor bat eta kontrasteko talde bat izan ditugu (Adolfo Bornaetxea Fito, Idurre Zugasagazti, Agurtzane Díaz, Javi Sancho, Marc Badal, Oier Fuentes eta Hasier Iratzoki.
Eta NOLA jartzen dugu martxan?
“ELKARLANEAN INDARRA” argitalpenean oinarritutako gida praktiko bat da. Bere eguneroko jardueran sarean funtzionatzen duen (edo funtziona¬tuko duen) edozein motatako taldeentzat egina dago, ekimenak, elkar¬teak, erakundeak… besteak beste.
Gida hau esku artean duzuen pertsonentzat, zuen ekimenaren eta sare-lanaren inguruan bururatzen zaizkizuen burutapen desberdinak idazte¬ko, hausnartzeko, marrazteko tresna bat da.
Norbanako mailan edo talde mailan erabil daiteke, baita beteranoak diren ekimenentzat edo oraindik jaio ez diren horientzat. Beraz, nahi duen pertsona orok etekina atera ahal izango dio.
Gida oso laburra da, 60 orrialde besterik ez ditu!! Baina oso zehatza eta baliagarria da urrats txikiak edo handiak emateko. Amaitu gabea dago. Hainbat espazio idatzita daude, jarraitzeko interesgarriak diren (edo ez) hainbat punturekin, baina gida guztian zehar espazio zuri asko dago ere ekarpenak, bozetoak… egiteko. Zuen lana da gida idaztea amaitzea.
Arkatza eta borragoma erabili, rotuladoreak. Idatzi, marraztu, zirriborratu, amestu, antolatu eta garrantzitsuena…SAREAN MURGILDU.
Kuadernoa Issu:
https://issuu.com/grupoemausfundacionsocial/docs/gida_elkarlanean_indarra_eus
http://www.emaus.com/eu/non-gaude/informa-zaitez/argitalpenak