Zarautz plastikozko poltsarik gabeko herrian bihurtu nahi du

 

Zarautzko Udalaren Agenda 21 sailak #ENRED2 #TRAOLAN2 kanpainaren bigarren zatiarekin jarraitzen du. Kanpaina honen azken helburua, Zarautz, herriaren beraren borondatez, erabilera bakarreko plastikozko poltsarik gabeko herri bat izatea da.
Argi dago eta oraingoan Zumaiako Flysch-ean erakutsi digute, plastikoa arazo larria dela itsasoan, gurean zein mundu osoan. Zarautz beti itsasoaren aurrean bizi izan da eta bere zaintza eta babesaren aurrean sentsibilizazio berezia du. Plastikoen arazoa izugarria da, globala; urtero zortzi milioi tona plastiko itsasora iristen dira. Horrela jarraituz gero, 2050 urtean itsasoan arrainak baino plastiko gehiago egongo da. Ezinbestekoa da arazo larri hau geldiaraztea. Arazoak planeta guztiari eragiten dio eta beharrezkoa da udal eta norberaren eremutik lantzea, “Pentsatu global moduan eta ekin tokian” printzipio ekologista aplikatuz.

a

Hori horrela izanik, Gloria Vazquez zinegotziak adierazten duen bezala, iaz hasi genuen kanpaina bat erabilera bakarreko plastikozko poltsak ekiditeko, 2015/720 europar zuzentarauaren aplikazioaren abagunea aprobetxatuz, erdibideko urrats bezala poltsak kobratzea behartzen duen zuzentaraua, 2021 urterako guztiz desagertzen diren arte.


Hala ere, sortzen duten eragin hain kaltegarria –adierazten du Gloria Vazquezek – “Agenda 21 sailetik legeari aurre egitera eramaten gaitu modu boluntarioan, itsasoak ezin duelako gehiago itxaron. Eta gure aurrean ikusten ari gara. Plastikozko poltsen erabilera berehala murriztu nahi dugu.”


Kanpainaren bigarren zati hau bitan banatzen da, lehenengo fasea abendua arte izango da, denbora honetan ingurumen-hezitzaile bat Zarautzko dendetan zehar ibiliko da europar zuzentarauaren inguruan informazioa zabaltzen eta astean egun batean poltsarik ez ematera gonbidatuz, ASTEAZKENETAN, poliki-poliki, banakako esfortzuen baturarekin, Zarautz mota honetako produktuetatik aske dagoen herri bat izatea lortzeko. Egun bat bakarrik, gutxienez oraingoz, ohitzen joateko eta kanpainaren hurrengo faseetan zabaltzen joateko, ingurunearentzat hain kaltegarriak diren produktu hauek errotik ezabatu arte.


Itsasoan amaitzen duten plastikoen arazoaren jatorria lehorrean hasten da. Lurrera botatzen dugun guztia itsasoan amai dezake eta ibaira botatzen dugun guztia beti itsasora doa. Poltsa baten bizitza baliagarria minutu gutxikoa bada ere, itsasoan, itsaslabarretan edo gure hondartzetan 400 urtetan zehar egon daiteke. Arazoa oraindik ere larriagoa da, plastikoak mikroplastiko bezala ezagutzen diren zati txikietan zatitzen dira, arrainen janaria bihurtuz. Eta arrainen bidez gure mahaira iristen dira, guk botatzen duguna itsasoak itzultzen digu.


Beraz, aurrera egiteko unea iritsi da eta Agenda 21etik ez dugu arazoa alde batera utzi nahi, herritar guztien artean gelditu behar dugun arazoa delako. Zarauztarrak animatzen ditugu kanpaina honetara gehitzeko.

 


Informazio gehiagohttps://issuu.com/home/published/enred_cast
Emaus-en komunikazio zerbitzuaEsta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. - 616135428

 

slide nobolsa