subasta cartel 2018

 

1813ko abenduaren 31ko goiza da. Posible da militar-turuta honen notek Donostiako airea hautsi izatea, hiriaren arpilatzea eta sutea gertatu aurretik. Independentziaren Gudan gaude, eta hirian Bonaparteren tropa frantsesek eutsi egiten zieten anglo-portuges aliatuei. Wellington agintari zela eta Sir Thomas Graham generalarekin hiria guztiz suntsitu zuten. Donostia hondatu zuten tropen artean, linea-infanteriako 23 Errege Erregimentua, Galesko fusilariak.


Hain zuzen ere, aurkitutako turuta 23 Erregimentuarena da, eta britaniar Museoarekin kontrastatu dugu gudu honetan hirian zeudela. Gertaera hau horrela izan zela zientifikoki ziurtatzeko “karbono 14” ez dugu, baina Ramon Barea historialariaren arabera teoria hau egia egiten duten nahikoa arrasto badago. Turuta hau Donostialdean egindako bilketa batean agertu zen, beste hainbat militar-objektuko bilduma txiki eta bitxi batean; hau da ideia nagusia. Hala ere, jatorri zehatza ez dugu ezagutzen.


Emaús Gizarte Fundaziora ohikoa da adineko pertsonen objektuak iristea; horietako asko militar edo erlijio izaera dute. Artikulu hauen jatorria aipatutakoa balitz teoria hau indartuko luke; izan ere, duela urte gutxi mundua ez zegoen hain globalizatua eta bildutakoa gertukoa zen. Horrelako argudio asko ditugu instrumentu horren jatorriari buruz. Era berean, Erregimentu horretakoa dela argi dago; ziurtatu dugu 1813an Donostian egon zela eta garai horretakoa dela.


Turuta horrekin batera txilibitu militar bitxi bat ere aurkitu dugu. Lehen Mundu Gerran ezaugarri hauetako txilibituak erabiltzen ziren lubakitik atera eta borrokan hasteko unea iristen zenean. Soinu hori deabruaren txilibitua bezala ezagutzen zen. Objektu hau argi ikusten da Kirk Douglas aktorea protagonista izan zen Senderos de Gloria pelikulan.


Bilduma honetan ere bi domina aurki daitezke, horietako bat Lehen Mundu Gerrako heroi batena. Azkenik, eta bilduma militar bitxi hau ixteko, sable militar bat ageri da.
Aurten 125 objektuk osatzen dute Emaús Gizarte Fundazioak Gabonen inguruan antolatzen duen enkante solidarioa; modu honetan, herritarrek zerbait berezia eskuratzeko aukera izan dezakete, eta opari solidarioak, alternatiboak, originalak eta bereziak egin. Hamaikagarren edizio honetan objektu guztiak gaika antolatu ditugu, eta gai bakoitza gune batean kokatu dugu. Horrela, AMEN izendatu dugun gune erlijioso bat dugu; antzinako belaunaulki eder bat, erlikia bat leku sakratuen santuen hezur zatiekin, edo San Sebastian Martir-aren XVIII. mendeko koadro bat aurki daitezke.


DR. LIVINGSTON deituriko gunean aurki ditzakegu: aspaldiko erlojuak, irratiak eta idazmakinak; sestante bat; bisoi-lepoko bat; eta diasporan inprimatutako euskal liburu bilduma handi bat, 1945 urtean Buenos Airesen. Benetako altxorrak, horien artean Teodoro Laboari dedikatutako Artecheren bi liburu. Literatura altxorren atal honetan nabarmendu behar da Jose Antonio Aguirre eta Lecube-ren liburua, lehen Lehendakaria, 1944ean Buenos Airesen editatua eta “de Guernica a Nueva York pasando por Berlin” izenburupean. Beste altxor bat Jesus Galindez-en “los Vascos en el Madrid Sitiado” liburua da, euskal nazionalista ideologiako idazle, legelari eta irakasle ospetsua. Bilduma diplomatiko arraro batekoa dugu Antonio Ubieto Erdi Aroan aditua zen historialari ospetsuaren liburua, PEDRO I ARAGOIKOA ETA NAFARROAKOAri buruzkoa. Dusseldorfeko Verlag von Felix Bagel alemaniar argitaletxeko liburu arraro bat dugu; komikiaren aitzinekoa balitz bezala baina egiptoar irudiekin, Nilo inguruko eguneroko bizitza umorez adierazten duen liburua. Atal hau amaitzeko, ikonografia bat nabarmendu nahi dugu, lumaz marraztutako hainbat gipuzkoar famatuen galeria bat, 1898 urtean J. Baroja e Hijo inprimategian egina, Konstituzio Plazan.


CUENTAME atalean alemaniar telefono vintage gorri bat aurki dezakegu, jostailuzko sukalde “popera” bat, edo PHILIPS transistore bat.

INDUSTRIA GARAIA atalean ALFA josteko makina izugarri bat dugu, zapatak artisau moduan egiteko tresna ingelesak…

Eta azkenik, KARABI KARABA gunean, jostailu klasikoak ditugu: panpinak, JUEGOS REUNIDOS GEYPER, benetan josten duen josteko makina polit bat, bizikletak…


Enkantea abenduaren 10etik 26ra bitartean egingo da, biak barne; 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 ordutegian. Eskuratutako dirua Emaús Gizarte Fundazioaren proiektu solidarioetara bideratuko da. Objektu bakoitzak bere hasierako prezioa du, merkeena 5€ da eta garestiena, berriz, 600€.


Enkantearen prozedura aurreko edizioen berdina izango da, objektu bategatik nahi adina eskaintza egin daiteke. Abenduaren 27an kutxa notariora eramango da eta han, artikulu bakoitzaren jabe berriak izendatuko dira, eskaintza altuenen arabera.

 

ENKANTEKO KATALOGOA

ENKANTEKO OINARRIAK

+INFORMAZIO GEHIAGO: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.  / tel: 616135428