Gure Emaús Gizarte Fundazioa Taldea nazioarteko mugimendu bateko kide bat eta bertan, mundu guztian banatuta dauden hirurehun eta berrogeita hamar talde daude. Emaús International leku, adin, lanbide, eta giza baldintza desberdinak dituzten gizon eta emakumez osatuta dago, nazionalitate eta kultura desberdinetakoak, pentsatzeko eta munduko ikusteko modu desberdinekin.

Baina, bertan lan egiten dugun pertsonek, lan boluntarioa egiten dutenek, gure gizarteratzeko programetan parte hartzen daudenek, eta modu ekonomikoan guri lagundu nahi digutenek, gu guztiok gizarte injustizia sortzen duten zergatien, pobreziaren, desberdintasunaren aurrean... eta azken batean gizakiaren aurrean, kezka sentimendu bat partekatzen dugu.

Horrez gain, ekonomia solidarioko enpresen bitartez, ingurumenaren babesaren alde lan egiten dugu, erabilitako objektuen bilketa eta berreskurapeneko ekintza produktiboaren bitartez, bigarren eskuko objektu bezala. Legeak esaten duenari balioa ematen diogu, BIRZIKLATU aurretik BERRERABILI.

Ez dugu bakarrak izan nahi. Zuk ere mundu hobetu eta birbanatu daitekeela uste baduzu, zure laguntza ordainezina izango da. Nongoa zaren ez zaigu axola, ezta zure adina, zure sektore ekonomikoa eta ezta maila kulturala ere. Guk bezala, zuk ere konpromisoa hartzea gustatuko litzaiguke. Zure laguntza modu ez materialean eman dezakezu (denbora, ideiak, enpresa lankidetza eskuzabalak,...) edo diruz. Une puntual batean egin dezakezu edo epe luzera, hilean 5€ soilik emanez, baina diru kantitatea zuk aukeratzen duzu, nahiz eta gehienek banku-helbideratzea aukeratzen duten.