Tenemos mucho por recorrer. Pero no importa, porque el viaje es la vida

Por Idurre Zugazagasti, servicio de educación e incidencia de Emaús

Astebeteko bidaia bai beraientzat, baita guretzat ere

Viaje de una semana también para nosotras

Eva eta Natalia.

Jatorria: Costa Rica. Helmuga: Euskal Herria

Ekipajea: lanerako ilusioz eta energiaz betetako maleta

Eva y Natalia

Origen: Costa Rica. Destino: Euskal Herria

Equipaje: maleta llena de ilusiones y energía para trabajar

Lehen geldialdia: Emaús Gizarte Fundazioko bulegoak

CEP Alforja elkarteak eta Emaús Gizarte Fundazioak urte batzuk daramatzagu elkarlanean, elkar-ikasiz eta elkar-elikatuz. Eta oraingoan ere, Eva ordezkari, esku artean ditugun proiektu eta prozesuak kokatu eta partekatu ditugu.

‘Es importante pensar en la educación popular como una concepción que supone la construcción de alternativas de desarrollo y capacidades de transformación social basadas en el protagonismo y esfuerzo organizativo y solidario de las personas participantes, así como en la reflexión sobre sus experiencias y saberes’

Natalia aldiz, GuanaRed sareko ordezkari gisa etorri da, beraien esperientzia kontatu, elkarlanean dugun prozesua irudikatu eta hemengo beste hainbat esperientzietatik ikasteko helburuarekin.

‘Asumimos los 4 Acuerdos Toltecas, que son nuestro método para transformar nuestro se y transformar la sociedad en que habitamos’

Hurrengo geltokia: Gasteiz

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin hitzordua. Esku artean ditugun proiektuen nondik norakoak, norabideak partekatu eta la importancia del CÓMO. Bilera emankorra, oso.

Ondoren, Errekaleorreko bizilagunek auzoko plazan hartu gintuzten. Herriko plaza eta amankomuneko espazioen garrantzia. Komunitatean bizitzearen aberastasun eta gatazkak. Hemen ere, zaintzak eta nolakotasuna erdigunean jartzearen beharra

Unibertsitate Ekintzailea geraleku

Emaús Gizarte Fundaziotik antolatutako UEUko ikastaroa. Unibertsitatea eta gizarte eragileak, hain hurbil eta hain urrun. Euskal Herriko eta Latinoamerikako begirada eta proposamen parte hartzaile eta eraldatzaileak ezagutzeko aukera izan genuen. Baita unibertsitate eta gizarte eragileen arteko elkarlanerako espazioak bilatu eta partekatzeko ere.

Arratsaldean Xomorroko lagunekin. Elkarte berri baten hasierak eta talde izaeraren garrantzia. Formakuntzak eta laguntzak, buruhauste eta baliabide, malabaristen antzera. Eta Guardetxea bezalako espazio amankomunen kudeaketa eta asanblada irekietako hitzartzeak.

Kontsumo Arduratsua eta Inklusioa, bidegurutze

Hiru esperientzia, beste lau eragile eta koordinazioan bi. GuanaRED, Gu Haziak Gara eta Hik Hasi; ADSIS Fundazioa, Emaús Gizarte Fundazioa (Inklusioa), Saretuz eta Setem Hego Haizea; eta Cep Alforja eta Emaús Gizarte Fundazioa (Hezkuntza eta Intzidentzia). Esperientziak elkar ezagutzeko okasioa, elkar ikasteko aukera eta elkarri galderak egiteko unea. Antolaketa moduak, bizikidetza arauak, parte hartze soziala, parte hartze jarrerak, gatazken kudeaketa, ahalduntzea, … Erantzunak urtean zehar joango gara eraikitzen, partekatzen, guztion arteko etengabeko elkarrizketan.

Eta bulego berrian batu ginen Saretuz sareko kideekin. Hau ere, sarea. Antzekotasunak, ondo eta gaizki funtzionatzen duten kontuak,  antolaketa eta funtzionamendu motak. Eta zaintzak. Baita naturaren kontaktu zuzena eta espiritualtasuna ere.

Azken bihurguneak

Aretxabaletan Gu Haziak Gara esperientziaren prozesua gertutik ezagutzeko aukera. Itzulera saioak parte hartu duten emakume migratzaileekin. Norberaren denbora pertsonalean zer egiten genuen gure herrialdeetan? Eta egun, zer egiten dugu? Eta zer nahiko genuke? Espazio publiko ziur eta irisgarri bat.

Eta ildo berean Txatxilipurdi elkartea. Aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatuz. Haurrak sujetu aktibo izatearen garrantziaz eta herritar oro hezitzaile garela azpimarratuz.

Emaúsen beste alderdi bat ere ezagutu dugu, SinDesperdicio, ekonomia zirkularraren eredu. Publizitate lonak jaso eta Arrasateko tailerrean berrerabili egiten dituzte, diseinu eta patroi ezberdinen laguntzaz erosketa poltsak, baberoak, … egiteko.

Salto Zarautzera, Lakari Kooperatibara. Elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen dute eta kooperatiba dira. Nekazaritza ereduak, agroekologia, bertakoa edo ekologikoa, eztabaidarako hainbat gai.

Geltoki, geraleku eta geldialdi askoko bidaia.

Geraleku bakoitzean eraldaketarako gogoz eta lanean diharduten pertsonak.

Bidaiariak, bisitariak, ibiltariak, ameslariak. Bidaideak

Izan ere, egunerokoa eten da astebetez, hurrengo hilabeteetako egunerokoa eraikitzeko helburuz.

Estaciones, paradas, apeaderos.

En cada una personas con ganas de transformar y trabajar.

Viajeras, visitantes, caminantes, soñadoras. Compañeras de viaje.

Se detiene durante una semana el día a día; el  objetivo, construir el día a día de los próximos meses

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *