BIZI HEZI. KOMUNITATE INKLUSIBO ETA EKITATIBOEN ERAIKUNTZA ETENGABEKO TRESNA

Komunitate Inklusibo, Ekitatibo eta Parte-hartzaile bat eraikitzeko nahiaz, eta kezka pertsonal eta profesionaletatik abiatuz, BIZI-HEZI prozesua jaiotzen da 2017. urtean. Prozesu honetan beste pertsona eta eragile batzuekin aritu gara elkarlanean, eta Euskal Herriko bai Costa Ricako 40 pertsonek hartu dute parte.

Parte-hartzaileen esperientzia eta hausnarketen partekatzeari esker, ibilbide-orri baten eraikuntzaren lanketan diharduen talde bat sortu da, zeina komunitateen errealitatea hobetzeko eta eraldatzeko lagungarria bilakatuko den.

Gogoetak ikasitakoan oinarritzen dira, egunerokotasunaren esperientziaz baliaturik praktika onak txertatzen joanez. Lanketa prozesu honi esker komunitate ekitatibo eta inklusiboak eraikitzeko gakoak identifikatu dira, besteak beste, pertsonen artean ematen diren harreman motak lantzea, entzuna sentitzea, epaitua ez sentitzea eta zerbaiten parte garrantzitsu sentitzea.

Egungo testuingurua konplexua dela kontuan hartuta, hurrengo gaien inguruan egin da lanketa eta eraiki da jarraian aurkeztu nahi den erreminta.  Testuinguru honek desberdinkeria eta gizarte bazterketako egiturazko prozesuak larriagotzen ditu (kapitalaren metaketa nabarmen batekin eta beheraka doan gizarte mobilizazio prozesu paralelo batekin); indarkeria matxisten gehiagotzearekin (zuzenak, egiturakoak eta kulturalak edo sinbolikoak); ezberdinaren, atzerritarra den horren “bestearen” aurrean (pobrea bada are gehiago) beldurra sustatuz; hetero-arauen eta kapitalismo liberalismoaren inperioa areagotuz; pribatuan eta norbanako modura itxiaz; gizarte eta ingurumen gatazkaren despolitizazioa, gure gorputzekin eta naturarekin deskonexioa sortuz.

Testuingurua honetan kokaturik beraz, Bizi Hezi prozesua Herri Hezkuntzatik abiatzen den bizipeneko ikaskuntza modura planteatu da, tokiko-global topaketa esperientzien sustapenean oinarrituta; teoriko, praktiko, emozional eta erlaziozko horren integrazioan, ezagutza eta sormen kolektiboan oinarrituta, pertsona desberdinetatik abiatuz. Intentzio politikoz beteriko prozesua izan da eta ekintzara bideratua jakin-boterea-eraldaketa arteko erlazio berri bat sendotuz.

Prozesu honetan sortu diren ikaskuntzak, inklusiotik eta ekitatetik ulertutako gizarte eraldaketa batekin konpromisoa duten talde edo komunitate horientzat, erreminta gisa balio izateko asmoz landu dira. Esperientzia anitzen iturrietatik edanez aberastu egiten gara eta une guztiak bihurtzen dira hezitzaileak, eraldaketa orotatik geu bertan ere eraldatuz. Jabetza kolektibo honetatik, zaintzan oinarritutako harremanak landuz, bizitza esperientzia bat bihurtu da prozesua, erabat integratzaileak diren talde lanak sustatuz.

Hortaz, prozesu eta erreminta hau zuekin partekatu nahiko genuke, komunitate inklusibo eta ekitatiboen eraikuntzan denok elkarlanean aritzeko asmoz.

Hemen, erreminta deskargatu dezakezue:

Hemen, prozesua bideoan ikusi dezakezue:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *