“Ekonomia solidarioa sustatzeko, garrantzitsua litzateke ekonomiaren ikaspen kritikoa egitea”

Olaia Larruskain Emaus gizarte fundazioko kidea da, eta datorren uztailaren 3an ‘Beste Ekonomia bat sustatzeko unibertsitate-eredu eraldatzaileak‘ jardunaldia eskainidko du Eibarren, UEUren Udako Ikastaroen baitan. Unibertsitate eredu eraldatzaileez mintzo da hurrengo elkarrizketan. Matrikula zabalik dago!

Zeintzuk dira jardunaldi honen helburuak? Ekonomia Solidarioari eta bere ekarpenei Unibertsitate mailan lekua egitearen garrantzia azpimarratzea eta baita gaur egun ildo honetan egiten diren ekimen eta ekarpenak ikustera eman eta hauei errekonozimendua ematea. Honekin batera bi bide zabaldu nahi genituzke:

  • Ekonomia solidarioa lantzearekin batera argi gelditzen da ekonomia eredu nagusiak sistema osoan duen eragina eta indarra, baita unibertsitatearen funtzioan ere. Beharrezko da unibertsitatearen gizarte funtzioa eta funtzio kritikoari leku gehiago egiten dioten unibertsitate-ereduak irudikatzea eta sustatzea.
  • Bide hau jorratzeko irakasle, ikasle, gizarte-mugimendu/elkarte eta ekonomia solidarioko ekimenen arteko lankidetza-bide iraunkorrak, estrategikoak eta ahal denik eta horizontalenak sustatzeko erak uztartzea.
  • Emaús innovador

Zeintzuk izango lirateke, zuen ustez, Ekonomia Solidarioa sustatzeko unibertsitate-eredu eraldatzaileen gako garrantzisuenak?

  • Ekonomiaren eta kudeaketaren ikaspenean, unibertsitateko gradu desberdinetan, Ekonomiaren ikuspegi guztiak ikustera ematea, ez bakarrik Ekonomia Kapitalista. Garrantzitsua litzateke baita ere Ekonomiaren ikaspen kritikoa egitea, gaur egungo ereduaren ondorioak aztertuz ikuspegi lokala eta globala kontuan izanik. Gradu guztietan, nahiz eta ekonomia ez landu, ikaspen eta praktiken aplikazio eta erabilgarritasun soziala indartzea.
  • Gizarteak dituen beharrizanei Ekonomia Solidariotik erantzuna emateko ekimenak sustatzea. Praktikan forma desberdinak hartu ditzazke unibertsitarearen konpromezuak: formakuntza (Masterrak, asignaturak…), Inkubagailuak, aholkularitza teknikoa (irakasle eta ikasle taldeak Ekonomia Solidarioko ekimenekin batera), gradu eta master bukaerako proiektu koordinatuak Ekonomia Solidarioko enpresa eta ekimenetan, Ekonomia Solidarioa ikustera emateko eta sentsibilizazioarako egunak campusetan, etab. Politikoki eta Intzidentzia aldetik ere garrantzitsua litzateke unibertsitateak ildo hau lantzen duten irakasle eta ikasleei eta hauen lanari errekonozimendua eta babesa ematea eta Ekonomia Solidarioko mugimendu eta elkarteekin elkarlan-marko horizontalak garatzea.
  • Jakintza eta ikerketa akademikoa eta Ekonomia Solidarioko mugimendu eta elkarteetatik sortutako esperientzia eta ikerketa praktiko eta herrikoiaren arteko zubiak sortzea.
  • olaia 1

Bost urte daramatzazue EHU, MU, Deustuko Unibertsitatea eta UEUrekin lankidetzan. Ze ondorio ateratzen dituzue kolaborazio horietatik? Irakasle konprometitu asko dagoela ikusi dugu eta garrantzitsua da irakasleekin batera komunikazio bideak lantzea bi aldeontzako onuragarri eta aberasgarri diren erlazioak eraikitzeko. Kolaborazioek epe luzerako izan behar dute, ekimen bakarrak edo puntualek eragin gutxi dutelako. Gero eta gehiago elkarlan bideak areagotu eta bateratu ditugu unibertsitate bakoitzarekin: seminario eta formakuntzak, praktikak eta campus mailako sentsibilizazio lanak, bolondresgoa…  Asko motibatzen gaituzte ikasleen galderek eta balorazioek, gehienetan aurretik ez baitzuten Ekonomia Solidarioari buruz ezer ezagutzen, askotan galdetzen digute “Eta Ekonomia Solidarioa zergatik ez da Ekonomian ikustera ematen?” Irakasleen esanetan gure ekimenak ikuspegia zabaltzen laguntzen diete ikasleei Ekonomia arloan. Oraindik ildo asko ditugu lantzeko eta jorratzeko, unibertsitatearen eta gure erritmoen artean oreka bilatuz.

Badira beste ekonomia bat sustatzeko unibertsitate-eredu eraldatzaileak? Zeintzuk dira eta non jartzen dira praktikan? UEUko udako ikastaro bezala, Eibarren uztailaren 3an izango dugun jardunaldian Brasilgo Unibertsitateetan landutako 5 esperientzia elkarbanatuko ditugu bertako kasuekin batera; Brasilgo kasuak NESOL (Nucleo de Economia Solidaria de la Universidad de Sao Paulo) gure Brasilgo kideak sistematizatu ditu. Interesgarria iruditzen zaigu kasu hauen bidez azaltzea posible dela unibertsitatea eraldatze-motorra izatea, unibertsitatea gizartearentzeko soluzio praktiko eta eraldatzaileak eraikitzeko dituztenen topagune bihurtu daikekeela.
Unibertsitate-eredu eraldatzaile hauetan jakintza eta ikerketa errealitate praktiko bihurtzen dira gizartearen ongizaterako eta eraldaketarako bideak zabaltzeko.

Posible da Euskal Herrian eraldaketa hori martxan jartzea? Nola hasi daiteke? Gure jardunaldian parte-hartuko duten esperientziak horren erakusgarri direla uste dugu: GEZKI-EHUk sustatutako Ekonomia Solidarioko Masterra ekimen interesgarria dela uste dugu , baita Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldearen ekarpena ere. Artikulazio lanetan dabilen Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakudeen koordinakundearen Hezkuntza eta Unibertsitatea taldearen lana ikustera ematea ere nahi dugu, talde honek biltzen ditu koordinakundearen barnean dauden eta unibertsitatean lanean diharduten gobernuz kanpoko erakundeak. UEUko gure jardunaldiak topagune eta abiapuntu izan nahi du, unibertsitateren rol eraldatzailea uztartzeko proposamen praktikoei eta aktibitateei forma emateko.
 sofaganador
Nori zuzendua dago jardunaldia? Unibertsitateko komunitate osoari (irakasle, ikasle, fakultate eta eskoletako kudeatzeaileak…), baita gizarte-mugimendu, elkarte eta gobernuz kanpoko elkarteei ere, bereziki Ekonomia Solidarioa lantzen dutenak edota orokorrean unibertsitatean hezkuntza eta intzidentzia ekimenak dituztenak, eta Ekonomia Solidarioko ekimen eta enpresei eta azkenik Unibertsitateak gizartearekin izan behar duen konpromezuan sinisten duen edonori.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *