Emaús eta Anamuri lankidetzan

Por Assumpta Ayerdi, responsable de incidencia del Grupo Emaús Fundación Social

Txiletik bueltan nator, ANAMURIko lagunekin 10 egunetan zehar emozio, ikasketa eta bizipen ugari partekatu ondoren. Argazki batzuen bidez zuek guztiekin partekatu nahiko nuke ere bidaia honen agendako une nagusiak.

P1060512

Alde batetik, lankidetzan ditugun bi ekimenen berri zuzenean jasotzea nuen helburu. Bai Emakumeen Agroekologia Institutuaren alde egiten ari diren aurrera pausoei buruz (milesker Muntoko guztiei egindako opariagatik! Behin eskolaren etxea prest dagoela bertan jarriko dute!), bai elkartearen beraren indartze-prozesuan izandako parte-hartze guneei buruz. Bietan, jakina, oztopo, aukerak eta erronkak suertatu dira.

Bestalde, ANAMURIko II Nazio Mailako Kongresuan parte hartu nuen, alor operatiboan lagunduz nahiz eztabaidak eta plenarioak jarraitu. Oso bitxia izan da emakumeen kongresuarekin batera antolatutako umeen topaketa. Bertan landa eremu eta hiriko auzo popularretako umeek kongresuko gaiak jorratu zituzten.

P1060526

Halaber, CLOC-VCko (Coordinadora Latinoamericana de Organizaciones del Campo – Vía Campesina) eta Emakumeen Munduko Martxako ordezkariekin batera Politika Publikoei buruzko elkarrizketan parte hartzeko aukera izan nuen: zailtasunak eta estrategiak politikak eraldatzaileak izan daitezen, ikuspegi feminista txertatuz.

Bisita honek gure lankidetza sendotu du, hain zuzen ere, bi elkarteok sistematik at utzi nahi diren taldeak (emakumeak, baserritarrak, etorkinak, arrazoi ezberdinengatik egoera prekarioak jasaten ari direnak…) sistema honen eraldaketarako gakoak direla sinesten dugulako. Pertsonak, eta orokorrean bizitza, erdian jarriko dituen ereduen alde proposatzeko, ekiteko eta eragin sozialerako beraien gaitasunak sustatzea lehenesten dugulako. Formakuntza integralaren bidez (teknikoa eta politikoa, esperientzia eta emozioetan oinarritua), mugimenduak indartzearen eta saretzearen bitartez.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *