EMAUS ETA HIK HASI. HONDAKINAK ETA SORMENA BERRERABILIZ

Euskal Herriko 13 eskolek jaso dute iada lurraldeko hainbat enpresa eta fabrikek albo batera utzitako materiala.

Emaús Gizarte Fundazioa eta Hik Hasi Egitasmo pedagogikoa elkarlanean aurrera eramaten ari garen proiektua da hau, non enpresa ezberdinetatik jasotzen diren hondakin anitzak eskolen eskura jarri ditugun, haurrek esperimentatu, manipulatu eta beste erabilpen bat eman diezaieten.

Proiektuaren hasierak Hik Hasi egitasmo pedagogikoak duela urte batzuk burututako bidai pedagogiko batean du jatorria, orduan ezagutu baitzuten Reggio Emilia (Italia) hiriko REMIDA proiektu kultural, pedagogiko eta jasangarria.

REMIDA egitasmoa Euskal Herrira ekartzea edo bertan sortzearen ideia buruan bueltaka izan dute Hik Hasiko kideek eta bide horretan elkar-topatu gara Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioa. REMIDA proiektu bat aurrera eramatea urrun ikusi arren, bide honetan elkarrekin lehen urratsak ematean hasiak gara.

Lehen urratsa Emaús Gizarte Fundazioatik sustatutako eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa duen proiektu orokorrago batean txertatzea izan da, non, Gipuzkoako hainbat enpresen hondakinak berrerabili, material pakete bat eratu eta Euskal Herriko hainbat eskolen eskura jarri den.

Prozesu honen bidez kontsumo arduratsua eta inklusioa sustatu nahi izan dira, eta horretarako hainbat hilabetetako prozesua eraman da aurrera.

Zer nolako materiala bildu eta non lortu izan da lehen urratsetako bat. Materialaren identifikazio eta aukeraketan Gabiltza, Gipuzkoako Artisau Elkartearen partehartzea izan dugu. Azkenean, eta segurtasuna eta garbitasuna kontuan izanik, bildutako materiala hurrengoa izan da: egurra, gomaespuma, kableak eta entxufeak, kartoia, kortxoak eta tapoiak, larrua, material elektronikoa, papera, pertxak, plastikoa, sokak, sarea, zintzak, zeramika, zuntzak eta oihalak, etab.

Eta proiektuan hurrengo enpresek kolaboratu dute: Artazi Tapizeria, Betapack, Ekotrade, Emauseko Irungo Ekozenterra, E-Mendi, Ezarri, Garai taberna, Golden Berri Taberna, Guccia, Loyola 21, Kaia Toldoak eta Kromosoma Tailerra.

Material bilketa egin bitarte, eskolekin lehen harremana egin da ere. Hik Hasik egindako deialdiari erantzundako 13 eskolekin bildu eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zaizkie, material nola aurkeztu, adostu eta burutu beharreko behaketa lana zehaztu asmoz.

Proiektuan hurrengo eskolak ari dira parte hartzen: Abaltzisketako Txalburu Herri Eskola, Agoizko Taupadak Haur Eskola, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastola, Aretxabaletako Arizmendi Ikastola, Aretxabaletako Kurtzebarri eskola, Erandioko Bekoa Ikastetxea, Gasteizeko Abetxuko Ikastola, Getariako Iturzaeta Herri Eskola, Lazkaoko San Benito Ikastola, Laudio Ikastola,  Orioko Zaragueta Herri Eskola, Tolosako Laskorain Ikastola eta Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola.

Maiatza eta ekaina bitarte 13 eskolek materiala bere behar, nahi eta eredu pedagogikora egokituko du, materialaren erabilera behatu beharko dutelarik, esperientzia grafikoki zein teorikoki dokumentatuz.

Emango dizuegu esperimentazio honen emaitzen berri!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *