Emaus Gizarte Fundazioak bere nortasun bisual berria aurkeztu du gaur, urrats bat gehiago 2024ko urtarrilean Estrategia berri bat martxan jartzean hasitako berrikuntza sinbolizatzen duena.
Eguneratze horrek erakusten du erakundeak ilusio berrituarekin egokitu nahi duela garai berrietara eta gizarteak nahiz Fundazioak berak dituzten erronketara.
Etapa berri honetan, eraldaketa komunitarioa Fundazioaren jardueraren erdigunean kokatzen da. Gure helburua da gizarte kohesionatuago, bidezkoago, inklusiboago eta iraunkorrago baterako begirada aldatzea, sarean lan eginda lagunduz.
Horretarako, lankidetza-prozesuak eta -proiektuak bultzatzen ditugu kultura, hezkuntza, kirola, inklusioa, ingurumena, ekonomia eta halako esparruetan. Lurraldeko administrazio publikoekin, gizarte-eragileekin, enpresekin eta erakundeekin batera egiten dugu hori, bizileku ditugun komunitateen erronkei erantzun integratuak emanez, ikuspegi globalarekin eta tokiko arloan oinarritutako ekintzarekin.
Gainera, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak akonpainatzen ditugu inklusiorako eta sozializatzeko prozesuan; gizarte-zerbitzuen, formazioaren eta lan-ibilbideen bidez. Honela, gizarteratzeko eta laneratzeko aukera berriak sortzen ditugu, ekonomia zirkularraren esparruan betiere.
Irudi korporatibo berri honek bide hori bultzatu eta indartuko du, eta pixkanaka ikusten hasiko da Fundazioaren eremu eta topaleku guztietan.
- Gure webgune berria, gaur ere estreinatuko duguna eta garenaren isla dena: www.emaus.com.
- Gure sare sozialak (Instagram, Facebook, Linkedin eta YouTube)
- Gure dendak, lan egiten dugun komunitateen topagune direnak
- Eta bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntzen diegun gizarteratze zerbitzuak eta baliabideak.
Berritze prozesu guztietan bezala, trantsizio epe bat egongo da. Horrek esan nahi du zenbait elementuk – bilketa kamioiek, adibidez- , aurreko irudia erakusten jarraituko dutela denbora batez, aldaketa osatu arte.
Espero dugu identitate bisual berri horrek lagunduko digula gizartea eraldatzeko lanean.