Emaus Gizarte Fundazioak Patronatua berritu du
Emaus Gizarte Fundazioak 2024an abiaturiko estrategia berriaren garapenean urrats sendoak ematen jarraitzen du, gizartearen eraldaketarako eragile izatea xede izanik.
Gure Misiotik, komunitatearen eraldaketa sustatzen dugu herritarren pentsamendu kritikoa aktibatzen duten lankidetza prozesuak eta proiektuak abiatuz, pertsona guztiak zainduko dituen ingurune sozial, kultural eta ekonomiko justuago, inklusiboago eta kohesionatuago bat eraikitzen laguntzeko.
Horrekin batera, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak akonpainatzen ditugu gizarteratze prozesuan, inklusiorako gizarte-zerbitzuen bidez eta ekonomia zirkularraren esparruko formazioaren eta lan-ibilbideen bitartez. Misio hau lortzeko, 5 erronkatan oinarritutako eraldaketa-prozesu bat egiten ari gara:
Bisio bakar batekin egitea lan
Gobernantza eredu berria
Posizionamendu egokia lortzea
Prozesuka lan egitea
Iraunkortasuna
Eraldaketa prozesu horren esparruan, Fundazioak bere Patronatuaren osaera berritu du, hala lidergo gaitasuna indartuz.
Testuinguru horretan, Patronatuko Lehendakaritza aldatu egin da. Urteetako dedikazio eta konpromisoaren ondoren, Ion Irurzunek lekua eman dio Ana Belén Juaristiri, Fundazioko Gizarte Kontseiluko kide izan denari eta 2023a ezkeroztik Patronatuko kide denari.
Jose Gabriel Mugicak Patronatuko kide izateari utzi dio.
Ainhoa Otaegui eta Felipe Guisasola Patronatura batu dira, Jose Mari Larramendi, Itziar Nogeras eta Feliz Arrietarekin batera, modu horretan taldea indartuz.
Patronatua osatzen duten pertsonek profil, ibilbide eta ikuspegi anitzak biltzen dituzte, Fundazioaren gobernantza aberastuz eta haren xedea sendotuz. Enpresa, berrikuntza, kultura, ekonomia-kooperatiboa, gizarte politikak, jasangarritasuna eta kudeaketa publikoan eskarmentu handia duten pertsonak dira eta beren ezagutzak uztartuz, Emaus Fundazioaren misioari begirada zabala eta osagarria eskaintzen diote.
Ana Belén Juaristi, Patronatuko presidente berria, enpresa-lidergoan eta gizarte-konpromisoan ibilbide luzea duen enpresaburua da. ADEGI, Confebask, Aubixa Fundazioa eta Ori-Zautz Gobernuz Kanpoko Erakundeetan aktiboki parte hartu du, zahartzaroa, garapen komunitarioa eta berrikuntza sozialarekin harremanaturiko ekimenak sustatuz.
Ainhoa Otaegui, Patronatuko idazkaria, estrategia, berrikuntza eta antolakuntza eraldaketan espezializaturiko zuzendaritza da. Bere ibilbidean, hainbat sektoretako proiektuen buru izan da, eta gobernu-organoetan parte hartzen du, hala nola ADEGI, ASPEGI, Deusto Business Alumni eta redPROActivas.
Jose Mari Larramendik hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia du Eroski Taldean, eta kooperatiben arloa sakon ezagutzen du. Hainbat gobernantza organotan parte hartu du, hala nola Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenean; eta gizarte-ekonomiako eta zientzia-dibulgazioko proiektuei lotuta jarraitzen du.
Itziar Nogeras euskal filologian aditua eta kultur kudeatzailea da. Elhuyar Fundazioan ibilbide nabarmena du – zuzendari nagusi izan zen bertan -, eta erreferentziazko hizkuntzalaritza, kultura eta hezkuntza proiektuen buru izan da, hala nola euskarazko hiztegi entziklopedikoaren eta Donostia 2016 proiektuaren buru. Gaur egun, Elhuyar Fundazioan lan egiten du.
Felix Arrieta, Zientzia Politikoeatan doktorea da eta Deusto Unibertsitateko irakaslea. Horrekin batera, gizarte politiketan eta gizarte zerbitzuen gobernantzan ikerlaria da. Ongizateari eta zaintza sistemei buruzko argitalpenak ditu eta erakunde publikoen ahulkulari da.
Felipe Guisasola ingurumen eta iraunkortasun kudeaketan aditua da. 1996a ezkeroztik, TEKNIMAP enpresako zuzendari nagusia da, eta ibilbide luzea du aholkularitzan, ingurumen-zaintzan eta enpresa-plangintza jasangarrian.
Berrikuntza guzti hauek Emaus Gizarte Fundazioaren Patronatua indartzen dute, eta bere lana funtsezkoa izango da gizarte bidezkoago, kohesionatuago eta inklusiboago bat eraikitzea helburu duen Fundazioa sendotzeko.