Los años 80
1980: gazteen landa-lana Errenterian (Gipuzkoa). Hemendik talde egonkor eta iraunkor bat ateratzen da Gipuzkoan, gaur egun Emaús Gizarte Fundazioa Taldea denaren hasiera delarik.
1983: Emaús Taldea Donostiara joaten da. Pobrezia egoeratik ateratzeko borrokatzen ari ziren gizon eta emakumeen etxebizitza eta lantokia, garai bateko erietxe bat izango da, besteei balio ez dieten gauzak berrerabiliz.
1986: Donostiako Konstituzio Plazan, Estatu guztiko Bidezko Merkataritzako lehen denda irekitzen da, egun Elkarte, Enpresa eta Herri Administrazioengatik lagundua den ekimen baten aitzindaria bihurtuz.
1988: Emaúsek bere Egoitza Zentroa Nuestra Señora de Uba antzinako Ikastetxera aldatzen du, “Erreformatorioa” bezala gehiago ezagutua den egoitza. Modu honetan, Emaúsera laguntza eta lo egiteko aterpe baten bila doazen pertsonei duintasun maila egoki bat eskainiz.
Los años 90
1990: Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, lehen gaikako bilketa hasiko du, ikastetxe, bulego eta zentro ofizialetatik eratorritako paper eta kartoien bilketa. Birziklatzea modu ofizial batean kontutan hartzen hasten da.
1994: Emaús denbora laburrean asko hasi da eta bere egitura ez dago egokituta garai berrietara. Fundazio eta Kooperatiba bat irekitzen dira, hondakinen kudeaketarako gizarte arloa eta enpresa arloa dibertsifikatuz, ekintzak geroz eta gehiago profesionalizatuz.
1998: Alde batetik Bizkaian ezartzen gara, Bitartean programa garatuz, etxerik ez duten 45 urtetik gorako pertsonei zuzendua; bestalde, Hondakinen Kudeaketarako gizarte enpresa berriak sortzen ditugu.
El nuevo siglo
2000: Emaús Gizarte Fundazioa Taldeak lurralde izaera izatea uzten du eta Madrilen eta Asturiasen kokatzen da beste gizarte proiektu batzuekin. Lurralde hauetan enpresa berri bana sortzen du: Emaús M-Sur eta Emaús Riquirraque. Horrez gain, Bilbon beste bulego bat irekitzen da, bertan hezkuntza, sentsibilizazioa eta lankidetza landuz.
2005: Donostiako Udaletxeak Herritarraren Merezimendu Domina ematen dio Emaúsi. Bestalde, ISLA Gizarte Esku Hartzeko Zentroaren zahar berritzeak, Loiola auzoan eta EkoCenter Berreskuratze eta Berrerabiltze Zentroaren eraikuntza, Belartza Industrialdean, gauzatzen doaz, biak Donostian.
2006: Emaús Gizarte Fundazioa Taldea Vigon (Galizian) ezartzen da, gizarteratze eta ingurumenaren sentsibilizazio proiektuak garatuz.
2007: Emaús Gizarte Fundazioa Taldeko zuzendaria den Javier Pradini, Nazioarteko Emaúseko Idazkari Nagusia hautatzen dute. Modu honetan, taldea lankidetza lanetan hasten da modu aktiboago eta iraunkorragoan, nazioarteko lankidetza proiektuetan.
2009: Beste aurrerapauso bat ematen da hondakinen prebentzioaren gaian, bi EkoCenter berrien irekierarekin: bat Irunen eta bestea Avilesen.
2010 Emaús S.Coop.-ek etapa berri bat hasten du, Emaús Gizarte Fundazioa Taldeari dagokionez funtzionamendu guztiz autonomo bat hartuz. Bestalde, Emaús Bilketa S.L.U. berraktibatzen da Emaús Bidasoa S.L.U.-ren enpresa osagarri bezala, tamaina handiko eta ehun hondakinen bilketa, sailkapen eta balorizazio ekintzak garatuz.