Maritxu Kajoi dotore dator bigarren eskua baliatuz

MaritxuKajoi

MARITXU KAJOI DOTORE DATOR BIGARREN ESKUA BALIATUZ

Urriaren 3an ospatuko den Maritxu Kajoi jaiak direla eta, Emaus Gizarte Fundazioak eta Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, jaia, iraukortasuna eta herritarren parte-hartzea batzen dituen ekimena jarri dute martxan. Helburua da herritarrak gonbidatzea bigarren eskuko modaren aldeko apustua eginez jai-jantzia prestatzera. 

Hausnarketa partekatu batetik sortu da ekintza: arropa neurriz kanpo kontsumitzeak – askotan egun bakarrerako eskuratuta –ehungintza industria kutsatzaileenetako bat bihurtzen du. Erabili eta bota eredu horren aurrean, Emaus Gizarte Fundazioak erakutsi nahi du herri-ospakizunetan ere posible dela berrerabilpena eta zirkularitatea, gero eta pertsona konprometitu gehiago biltzen dituen erronka. 

Bigarren eskuko azoka leku ezin hobea izango da denetariko altxorrak aurkitzeko: jantzi osoak ala solteak, oinetakoak eta era guztietako osagarriak. Erosketa esperientzia, beraz, bilaketa eta sormen joko bihurtzen da, non jantzi bakoitzak aurreko bizitza bat eta kontatzeko istorio bat duen. 

📅 Bigarren eskuko azoka Arrasateko Emaus Gizarte Fundazioaren dendan (Bidekurtseta kalea 2) egingo da bi egunetan pertsona guztien parte-hartzea errazteko:

  • Irailak 12 (ostirala, 17:00-20:00)
  • Irailak 20 (larunbata, 10:30-13:30)

Horren osagarri, estilimo-tailer pertsonalizatu bat eskainiko da, Maialen Uranga estilista profesionalak zuzendua, eta banakako saioetan, pertsona bakoitzari lagunduko dio bere estilo pertsonala ondo islatzen duen janzkera aurkitzen.

📌 Toki kopurua mugatua da: 12 plaza (izen-ematea eskaera orriaren arabera)
📩 Izen-emateak eta informazioa: Iban Bujan (iban.bujan@emaus.com / 943 771871)

Proposamen bikoitz honekin Emaus Gizarte Fundazioak eta Arrasateko Udalak herritarrak animatu nahi dituzte Maritxu Kajoi estilo propioz, benetakotasunez eta ingurumen kontzientziaz  bizitzera. Berrerabilitako jantzi bakoitzak, baliabideak aurrezteaz eta hondakinak murrizteaz gain, enplegu inklusiboa sortzen laguntzen du Emaus Gizarte Fundazioaren gizarteratze-enpresen bidez. 

Ekimenak Arrasateko Udalaren diru-laguntza jaso du, merkataritza eta zerbitzu establezimenduetan tokiko merkataritza sustatzeko laguntzen deialdiaren baitan.