Bizi ditugun errealitateek, indarrean dagoen egungo ereduari alternatiba sozioekonomiko bat eskaintzeko aukerak zailtzen dituzte, bai munduko eskala bai bertako eskalan, baita gure inguruan eragin egoki bat lortzeko ere. Gure gizarte sistemak ondorengo ezaugarriak ditu:


• Ekoizpenean oinarritzen da pertsonetan oinarritu ordez.
• Duala da, gero eta desberdinagoa, eta pertsona guztien oinarrizko beharrak ez ditu betetzen.
• Interes ekonomikoetara baldintzatuta dauden politikoak daude. Behar energetikoen hazkunde bat sortzen duen eredu bat erabiltzen da.

 

Misioa

Hori guztiagatik, gizarte izaera bat dugun erakunde bat bezala definitzen gara, laikoa, irabazi asmorik gabekoa eta  EMMAÜS INTERNATIONAL mugimenduko parte da. Gure helburua prozesu eraldatzaileak sustatzea da eta horietan laguntzea, indibidualak zein kolektiboak, gizarte, ekonomia eta ingurumen esparruetan. Horretarako garatzen ditugu:


Gizarteratzeko eta laneratzeko programak,
Iraunkortasunerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak eta garapenerako lankidetza proiektuak,
Ekonomia solidarioko enpresak


Bazterketa egoeran edo baztertuak izateko arrisku larrian dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzeari eta ahalduntzeari lehentasuna ematen diogu.

 

 

Ikuspena

Ondorioz, antolamendu egitura plural, parte hartzailea, bateratua eta indartsua izan nahi dugu, bere kideen artean komunikazio eta koordinazio arinarekin eta partaide izate altu batekin. Gizartearentzat erreferente bihurtu nahi dugu ondorego esku-hartze eremuetan edo ardatz politikoetan:


pertsonen ahalduntzea, aldaketaren eragile eta herritar aktibo bezala, pobrezia eta bazterketa egoera guztien aurka.
ekonomia solidarioaren formulen garapena, bertako ekoizpen eskarmentuak bultzatzera zentratuta dauden enpresa alternatiboak indartuz
• baliabide naturalen banaketa berdin eta iraunkor baten alde egiten duen, ingurumenarekiko duina eta osasuntsua den ingurune baten defentsa

 

Baloreak

 

Emaúseko baloreen adierazpena ondoren zehazten duguna da:

 

  • Sormena eta Berrikuntza: Produktu, proiektu edo programa bihur daitezkeen ideiak asmatzean edo hobetzean gaitasun sendoa, irtenbide originaletara iritsiz, gizartean aldaketa bat sustatzen duten benetako alternatiba
 
  • Gertutasuna: Gertuko, atsegina, adeitsua, sentibera, errespetuzko harreman bat mantendu, pertsona eta bere inguruari entzun eta enpatizatzeko aldez aurretiko jarrera ona inplikatzen duena, giza beroaren ñabardura guztiak transmitituz, konfiantzazko harremanak sortzeko helburuarekin.
 
  • Moldagarritasuna: Sortzen diren behar eta aldaketen aurrean egokitzeko gaitasuna (ingurukoak, unekoak, ekonomikoak, egiturazkoak …), aldaketa horien prozeduren, ekintzen, esku hartzeen aldaketan eta ekarpenean malgutasun batean islatzen da, baliabideak gehiengora optimizatuz.
 
  • Lankidetza: Taldean lan egiteko gaitasuna, alde inplikatuek irtenbide bateratuak bilatzen ditugularik, ezagutzak elkar trukatzen ditugu, komunikazio eta parte hartze kanalen sorrera errazten dugu, helburu komun batzuk lortzeko asmoarekin.
 
  • Inplikazioa: Konpromiso pertsonala entitatearekin, bere helburu, misioa, ikuspena eta baloreekin, lankideekin eta gizartearekin bat egitea inplikatzen duelarik, egiten den lana norberarena izango balitz bezala sentituz.
 
  • Elkartasuna: Lankidetza / parte hartzea / ekintza sentimendua justizia sozialaren alde eta desberdintasun edo/eta pobrezia egoerak sufritzen dituztenen alde.
 
  • Iraunkortasuna: “Hemen eta orain” lan egiten dugu egungo eta bertako populazioaren beharrak babesteko, etorkizuneko belaunaldiak edo beste eskualdeetako herriak beraien beharrak ase ditzaten eta behartuta sentitu ez daitezen.

 

AURKEZPENA

HISTORIA

POSIZIONAMENDUA