mozorrofest26

Mozorrofest Hernanira dator: Inauteri iraunkorragoa, sortzaileagoa eta inklusiboagoa

Otsailaren 6tik 14ra, Emaus Gizarte Fundazioak Hernanin duen bigarren eskuko dendak MOZORROFEST hartuko du, 2026ko Inauterietarako bigarren eskuko mozorroen azoka eta konponketa tailerrak.

Egun horietan, herritarrek mozorro osoak, jantzi solteak, osagarriak eta erretalak aurkitu ahal izango dituzte proposamen original eta jasangarriak sortzeko. Inauteriak bezalako eskari handiko testuinguruan kontsumo eredu kontzienteagoa sustatzea du helburu ekimenak, berrerabilpena, konponketa eta eraldaketa sortzailea sustatuz hondakinak murrizteko eta produktuen bizitza erabilgarria luzatzeko tresna gisa.

Inaugurazio ekitaldia otsailaren 6an izango da, eta instituzioek ere parte hartuko dute. Egunean zehar hainbat jarduera egingo dira, horien artean mozorroak josteko eta uppcycling egiteko bi doako tailer, mozorroak konpondu edo eraldatu behar dituztenentzat.

Goizeeko tailerra Hernaniko LHII Gizarte Berrikuntzako ikasleei zuzenduta egongo da, gazteak kontsumo-jarraibide iraunkorragoen inguruan sentsibilizatzeko hezkuntza-ekintza gisa. Arratsaldeakoa, herritar guztiei irekita egongo da, aurrez izena eman gabe eta iritsi ahala parte hartuz.

MOZORROFESTek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa du, eta Emaus Gizarte Fundazioaren estrategiaren barruan kokatzen da, hau da, bere dendak topagune komunitario gisa sustatzeko estrategiaren baitan, kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzeko, herritarrek parte hartzeko eta gizartea aktibatzeko gune gisa.

INFORMAZIO PRAKTIKOA
Datak: otsailaren 6tik 14ra
Ordutegia: A-O: 10:00 - 20:00 / L: 10:00 - 13:30
Lekua: Emaus Gizarte Fundazioaren bigarren eskuko denda (Latsunbe, 10, Hernani)
+ info: iban.bujan@emaus.com