Nomada Jaialdia 2025: Batzen gaituen kultura

Nomada2025

Azaroaren 16tik abenduaren 6ra, Derio, Donostia eta Zarautz kolorez, musikaz, artez eta elkarrekikotasunez beteko dira berriz ere Nomada Jaialdiaren hirugarren edizioan, Emaus Gizarte Fundazioak bultzatutako komunitate-kulturaren jaialdian. Beste urte batez, ekitaldi honek adin eta jatorri guztietako herritarrak elkartu eta sortzera gonbidatzen ditu, denek batera kulturaz goza dezaten, ahots guztiek garrantzia duten espazio partekatu bat sortuz.

Nomada Jaialdia ez da jaialdi bat soilik: prozesu kolektiboa da, hainbat hilabetez ehuntzen joan dena, tokiko artista eta kultura-eragileekin egindako tailer, topaketa eta elkar-sorkuntzako proiektuen bidez. Elkarlan honi esker, hiru udalerriak kreatibitate laborategi bizi batean bilakatu dira, non kultura inklusiorako, partaidetzarako eta elkarren artean zaintzeko tresna bezala ulertzen den.

Edizio berri honetan, jaialdiak askotariko pertsonak elkartuko ditu: Emaus Gizarte Fundazioko inklusiorako gizarte zerbitzuetako parte-hartzaileak, Bilboko nazioarteko txontxongilo  jaialdia, Errenteriako Kromosoma Artisau Elkartea, Zarauzko Sormen Eskola, Tolosako nazioarteko txontxongilo zentroa -TOPIC, Matia Fundazioa, Fundación Goyeneche, EDE Fundazioari lotutako etorkinak, DAB Dantza taldea, APNABI Autismo Bizkaiako pertsonak, Lantegi Batuak, Derioko Nagusien Etxeko adineko emakumeak, Kukubiltxo, Hibernando Estudio, Audiogela edo Trakamatraka, besteak beste. Denek partekatuko dute protagonismoa ezberdintasunen aberastasuna eta elkarlanaren indarra goraipatzen duen programan.

Astebetez, Derio, Donostia eta Zarautz mundua beste ikuspuntu batekin begiratzera gonbidatzen duten proposamen artistiko eta kulturalez beteko dira. Collage, podcast, zinema, antzerki, muralizazio edo txotxongiloak gure istorioak kontatzeko, gure kezkak partekatzeko eta bizikidetzarako modu berriak elkarrekin marrazteko aukera emango diguten adierazpideetako batzuk baino ez dira izango. Kultura, elkartasunetik jaiotzen denean, komunitate inklusiboago, solidarioago eta aniztasun handiagokoak eraikitzeko tresna indartsu batean bilakatzen delako.

Nomada Jaialdia parte hartzeko gonbidapen irekia da, eta bertan jakin-minak eta handiagoa den zerbaiten parte izateak bultzatzen du parte-hartzailea. Egun hauetan zehar, sormena belaunaldi, kultura eta mundua ulertzeko moduen arteko zubi batean bihurtuko da. Ariketa, keinu eta partekatutako istorio bakoitza komunitateak komunitatearentzat egindako jaialdi hau osatzen duen mosaikoaren pieza txiki bat izango da.

Azaroaren 16tik abenduaren 6ra, Derio, Donostia eta Zarautz kultura bizi, partekatu eta eraldatzen duen lekutan bilakatuko dira.

Ez ezazu galdu!

NOMADA JAIALDIA, egitarau osoa
NOMADA-LAB jardunaldiak, egitarau osoa