PRENTSA OHARRA

2023/06/6

 

- Erakundeak 14 lanpostu berri sortu ditu CEPESek eta Europako funtsek finantzatutako Lehiakortasun eta Berrikuntza Plan baten esparruan

- Tokiko mailan egiten den ehunen berrerabilera %15eraino igo da, Espainiako batez bestekoa baino bost puntu gehiago

- Tresna elektriko eta elektroniko txikien berreskurapena %49koa da

- Tamaina handiko hondakinen kasuan, %76ra iristen da etxeko bilketan

 

 cepesfinal5

 

Emaús Gipuzkoak %16 handitu du ekonomia zirkularrari lotutako enplegua gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonentzat, CEPESek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatutako Lehiakortasun eta Berrikuntza Plan bati esker. Plan hau 2021eko ekainean jarri zen abian, egoera zaurgarrian dauden pertsonei enplegu-aukera bat eskaintzeko eta giza eta lan gaitasunak indartzeko. Gaur egun, erakundean 67 pertsonek egiten dute lan, eta horietatik 38 erakundearen gizarteratze- eta laneratze-programetan parte hartzen dute.

Emaús erakunde aitzindaria da duela 40 urte baino gehiagotik ekonomia zirkularra sustatzen, bazterketa-arriskuan dauden pertsonak laneratzen laguntzeko lan egiten duena. Bere lan-ildoen bitartez, erakundeak ehungintzako produktuen, altzarien eta tresna elektriko edo elektronikoen bizi-zikloa luzatzen du, eta, aldi berean, lanpostu berriak sortzen ditu egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat.

Azken bi urte hauetan garatutako Lehiakortasun Planaren esparruan, erakundeak aurrera egin du bere negozio-arlo guztien kudeaketan, eta horietako bakoitzean abiarazi ditu, enplegua sortzea, berreskuratze-tasak handitzea eta berrerabilitako unitate bakoitzeko emisioak saihestea posible egin duten ekimenak. Ezarritako hobekuntza-ekintzen ondoren, ehungintzaren tokiko berrerabilpen-tasa %15ekoa da, etxetresna elektriko txikiena %49koa da; eta etxez etxeko bilketetatik datozen tamaina handiko hondakinena %76koa.

 

cepesfinal1

 

Hobekuntza ekintzak lan-ildoen arabera

Ehun-segmentuan garatutako ekintzei esker, tokiko berrerabileraren zifra 5 puntu igo da, %15ean kokatzen da -Espainiako batez bestekoa baino 5 puntu handiagoa-. Emaúsek teknologian, logistikan eta digitalizazioan, bigarren eskuko ehungintzari lotutako prozesu guztiak hobetzeko, edukiontzi adimenduetan edo gune pribatuetan kokatutako edukiontzietatik hasi eta ehunen sailkapenera eta merkaturatzera arte. Hilabete honetan bertan, Hernanin eta Errenterian irekiko diren bi denda berriekin, Emaúsek bere merkataritza sarearen berrikuntza eta hedapen prozesua amaituko du, Arrasateko Ekocenter-a eraberritu eta 2022an Donostian denda berri bat ireki ondoren. Emaúsek 1.000 tona ehun baino gehiago kudeatzen ditu urtean Gipuzkoan. Ehungintza munduko bigarren industria kutsagarriena da, eta NBEren arabera, karbono-isuri globalen %10 eta itsaso eta ozeanoetako kutsaduraren %20 eragiten du.

Bestalde, bi urte hauetan, Emaús Gipuzkoak tresna elektriko eta elektronikoak konpontzeko eta berregokitzeko protokolo berriak garatu ditu, etengabeko prestakuntzarako neurri estrategiko gisa. Eskainitako berreskuratutako produktuen bolumena ere handitu egin da: etxetresna elektriko txikien kasuan (lanparak, txigorgailuak, etab.), berreskuratze-zifra oso altuak lortzen ari da, %49; tamaina handikoen berreskuratze tasa (garbigailuak, hozkailuak, etab.), aldiz, ez da lortu %5 gainditzea. Ildo horretan, Emaúsek lanean jarraituko du saltokiak sentsibilizatzeko, erretiratutako tresna horiek begiratzeak eta berrerabiltzeko baimendutako zentroetara bideratzeak duen garrantziaz. Aurreikuspenen arabera, munduko zabor elektronikoa %30 haziko da 2025era arte. Modu okerrean birziklatutako hozkailu batek berotegi-efektuko gasak isurtzen ditu atmosferara, auto batek 15.000 kilometrotan egiten dituen isurketen baliokidea.

Tamaina handiko hondakinen kudeaketari dagokionez, Emaúsek lankidetza-hitzarmenak egin ditu administrazio publikoekin, Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin eta tokiko enpresekin (esaterako, Muebles Lufe), baztertutako altzariak kalean ez uzteko eta berrerabiliak izan daitezen. Arlo honetan, gainera, Emaúsek espazio jasangarri pertsonalizatuak sortzeko zerbitzu berri bat jarri du martxan, berrerabilitako altzariekin, enpresei eta erakundeei zuzenduta. Donostiako Zinemaldia, A Babor azoka edo Mendibil merkataritza-gunea izan dira zerbitzu berritzaile honen bezeroetako batzuk. Ekimen horiei guztiei esker, 2022an ia 75.000 kilo altzari berrerabiltzea lortu zen, hau da, 40 miloi litro ur aurreztu ziren -sei aulki eta jantokiko mahai bat berrerabiltzen baditugu 15.000 litro ur aurrezten ari gara. Etxez etxeko bilketan, berrerabilpen-tasa %76koa da.

 

2021 12 09 13 20 42 NW ihobe.docx Word

 

cruce de caminos1

 

Datorren uztailaren 3an, Emaus Gizarte Fundazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak udako ikastaro bat antolatu dute Eibarko Udako Euskal Unibertsitatean (UEU), partaidetza komunitarioaren bitartez gure auzo, herri eta hirietan bizikidetza sustatzen duten gakoak partekatzeko.

Ikastaro hau BideGurutzean proiektuaren barne dago, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin garatu dena 2022 eta 2023 urteetan zehar, CEP Alforja, Butroi Bizirik Trantzizioan, Cenderos, Darkum, Gu Haziak Gara eta SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen taldearekin batera.

BideGurutzean proiektuaren garapenari esker, egiaztatu ahal izan da parte-hartze komunitarioa funtsezko tresna dela bizikidetza inklusiboagoa sustatzeko, harreman-dinamika bidezkoagoak sortzen dituzten rol-aldaketak eragiten baititu. Horregatik, parte-hartzea sustatzea gizarteratzearen arloan lan egiten duten erakunde eta entitateen egungo erronketako bat bihurtu da.

Jardunaldi honetan, aipatutako elkarteek, ikuspegi desberdinetik bada ere (ekologismoa, feminismoa, eskubideen defentsa, herri-hezkuntza, gizarte-ekonomia), partaidetza ahalbidetzen duten praktikak ezagutaraziko dituzte. Halaber, parte-hartzaileek euren esperientziak partekatzeko eta elkarrekin hausnartzeko aukera izango dute.

Ikastaroa gure lurraldean gizarteratzea eta partaidetza komunitarioa bultzatzeko lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago, bai instituzioetatik, bai irabazi asmorik gabeko erakundeetatik edo herri mugimenduetatik. Ikastaroa euskaraz izango da eta aldi bereko itzulpena eta haurtzaindegi zerbitzuak eskainiko dira. Amaieran katering zerbitzua egongo da.

Parte hartzeko hemen eman dezakezu izena: https://labur.eus/W0G7k

 

EGITARAUA

8:45 - Harrera

 

9:00 - Ongi Etorria. Aurkezpena eta kokapena

Sheila Padrones Gil (Emaús Gizarte Fundazioa)

 

9:30 - Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Mahai-ingurua

Paloma Martínez Pérez (Gu Haziak Gara Laguntza Elkartea - Aretxabaleta)

Tatiana Bellorin (SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldea - Errenteria)

Belén González (Butroi Bizirik Transizioan Elkartea - Mungia)

Marysol Amador (Cenderos - Costa Rica)

 

11:00 - Atsedenaldia

 

11:30 - Eta gure elkarteetan, nola bultzatzen dugu bizikidetza? Elkarrekin hausnartzeko dinamika

 

13:00 - Itxiera

Jone Urionaguena (SOS Arrazakeria Gipuzkoa)

 

13:30 - Mokadua

 

Uztailak 3

8:45-13:30

 Eibar

 Euskara (aldibereko itzulpena)

*Haurtzaindegia

 Mokadua

Animatu eta eman izena! https://labur.eus/W0G7k

cepes1

PRENTSA OHARRA
2023/03/21

Bigarren eskuko ehungintza-merkatuaren gorakada

• Datorren apirilean, Emaúsek bi salmenta-gune berezi gehituko dizkio bere establezimendu-sareari Hernanin eta Errenterian, eta sei lanpostu sortuko ditu egoera zaurgarrian dauden kolektiboentzat.

• Gaurtik aurrera, Emaúseko dendetan egoera onean dauden arropak uzten dituzten pertsonek %10eko deskontu-bonua jasoko dute, eta bigarren bizitzako beste ehungai batzuetan gastatu ahal izango dute.

• Gainera, aktibatuko ditu salmenta-pisura Irungo EkoCenter-ean eta kalitatezko arropak gordetzeko sistema Donostiako Faktory-n.
• Emaúsen, bigarren eskuko salmentak %22 igo ziren 2019 eta 2022 artean.

 

Bigarren eskuko merkatua goraka doa. Kontsumo eredua aldatzen ari da, produktu berrien prezioaren igoera edo erosketa iraunkorraren aldeko apustua bezalako faktoreen ondorioz. Baita bigarren eskuko artikuluen erabilerari buruzko aurreiritziak galdu direlako ere, batez ere Z belaunaldian –1995 eta 2000 urte artean jaiotakoak–. Boston Consulting Group (BCG) aholkularitza enpresa amerikarraren arabera, arropa, oinetako eta osagarrien bigarren eskuko merkatua modaren sektorearen %3-5 da, eta mundu osoan 100.000 eta 120.000 milioi dolar arteko balioa du, 2020an suposatzen zuenaren hirukoitza baino gehiago. Aholkularitza-enpresak uste du %40ra arte haz daitekeela.

Ondorio hori Gipuzkoan ere nabaritzen da. Iaz, Emaúsek, lurraldean ekonomia zirkularra eta bigarren eskuko salmenta sustatzen aitzindaria denak, 157.840 jantzi saldu zituen guztira, hau da, 2019an baino %22 gehiago. 2023an, apustu hori sendotuko du, bi salmenta-gune berezi berri irekiko baititu eta salmenta-puntuetan salmenta-ekintza bereziak jarriko baititu abian, bigarren eskuko ehunen salerosketa sustatzeko, udaberria iristearekin batera armairu aldaketa aprobetxatuz.

 

Irekitze-plana burutzea

Alde batetik, datorren maiatzean Emaúsek bi denda berri irekiko ditu, bat Hernanin eta beste Errenterian, iaz Donostian bi gune berezirekin hasitako irekiera plana gauzatuz. Oso zaindutako salmenta-guneak dira, eta zehaztasunez hautatutako produktuak daude: moda, oinetakoak eta osagarriak, berreskuratutako altzariak, argiztapena, jostailuak eta dekorazio-objektuak; erosketa “arduratsua, solidarioa eta bakarra” egiteko aukera ematen dutenak, adierazi du Begoña Cabaleiro Emaúseko komunikazio-arduradunak. Hernaniko dendak 600 m2-ko azalera izango du eta kiroldegiaren ondoan egongo da kokatua (Latxunbe auzoa 10), eta Errenteriakoak 200 m2-ko azalera izango du, eta hiri erdian egongo da kokatua, Zumardiaren ondoan (Nafarroa Hiribidea 25).

Salmenta-gune berri horiek Gipuzkoako hiriburuan Emaúsen azken irekieren arrastoari jarraitzen diote: Heritage, Garbera merkataritza-gunean; eta Easo kaleko denda berria, Euskotren geltokiaren aurrean. Berreskuratutako artikuluak erosteko erreferentzia-leku gisa kokatzen ari diren espazioak dira, kontsumo arduratsua sustatzen dute eta aurreko urteetako aurreiritzietatik urrun daude.

Denda berriek enplegu berdeko sei lanpostu sortuko dituzte gizarte-bazterketa arrisku egoeran dauden pertsonentzat. Izan ere, Emaúsek, berreskuratu ezean zabortegi batean amaituko luketen jantziei bigarren bizitza bat ematea ez ezik, laneratzeko aukerak sortzea ere bilatzen du. Horrela, bazterketa-arriskuan dauden pertsonak hiru urtez daude kontratatuta. Urte horietan zehar, pertsona bakoitzak laguntza espezializatua izango du, lan-merkatu normalizatura iristeko bide horretan laguntzeko eta ahalduntzeko.

 IMG 20230320 WA0006

 

 Armairu aldaketa arduratsua

Era berean, udaberria iristearekin eta armairua aldatzearekin batera, Emaúsek gaurtik aurrera “+10” sentsibilizazio kanpaina jarriko du abian bere salmenta-gune guztietan, Garbera merkataritza-guneko Heritage dendan izan ezik. Kanpaina honen helburua da ehun gaien berrerabilera sustatzea. Horrela, udaberri eta udako arropa egoera onean ematen duten pertsona guztiek %10eko bonua jasoko dute ehun-gai produktuetan erabiltzeko. “Bigarren bizitzako jantzien erosketa sustatu nahi dugu, baita erabiltzen ez dugun arropa horren kudeaketa arduratsua ere. Udaberriko armairua aldatzea une egokia da ohitura jasangarri hori txertatzeko. Arropa bota ordez, edo hainbeste arropa erabili gabe gordetzen jarraitu beharrean, eman diezaiegun beste pertsona batek gozatzeko aukera; eta denboraldi honetan erosiko ditugun arropa horiek bigarren eskukoak izatea saia gaitezen”, azaldu du Marian Pargak, Emaúseko ehungintzako arduradunak.

Horrez gain, Irungo EkoCenter-ean eta Donostiako Faktory-n arropa erosketa arduratsua sustatzeko ekimen pilotuak jarriko dira abian. Alde batetik, Irungo dendan arropa pisura erosi ahal izango da, bigarren eskuko arropa kiloa 16,95 euroko prezioan erosi ahal izango da. Horretarako, balantzak jarriko dira kontsumitzaileek nahi duten arropa guztia hartu eta prezio finko batean ordaindu ahal izateko, eta erosketa merkeagoa izango da hainbat arropa eramaten badituzte.

Faktory-n burutuko den ekintzari dagokionez, Emaúsek kalitate handiagoko arropentzako biltegi-formula probatuko du. “Kalitate eta prezio handieneko arropen kasuan, balorazio- eta gordailu-sistema bat ezarri dugu, alderdi guztiek irabazteko helburuarekin: jantzi bat ekartzen digute, tasatu egiten dugu, hiru hilabetez salgai izaten dugu eta saltzen denean, ekarri digun pertsonak salmenta-prezioaren ehuneko bat eskuratzen du; saldu ez bada, arropa etxera eramatea edo bertan uztea erabaki dezake, trukean ezer eskuratu gabe”, azaldu du Marian Pargak.

Saltoki berrien eta ekintza berezien plan hau kokatzen da, Emaúsen ekonomia zirkularraren bidez gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonen enplegua sustatzeko egindako ekimen baten barruan, “Emaús Gipuzkoa: una organización ambidiestra” proiektua CEPESek, Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresarien Konfederazioak eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute, gizarteratzeko eta gizarte-ekonomiako Programa operatiboaren barruan.

 

cepes1

• La pieza se enmarca dentro del plan de innovación y competitividad “Emaús Gipuzkoa: una organización ambidiestra”, financiada por CEPES y el Fondo Social Europeo dentro de su Programa operativo de inclusión social y economía social

• El audiovisual completa un proyecto compuesto por otros dos vídeos que recogen el tratamiento que da Emaús al textil y al mobiliario

 

Emaús Gipuzkoa ha presentado un vídeo en el que da cuenta de los beneficios de la reutilización de aparatos eléctricos y electrónicos, fiel a su objetivo de alargar el ciclo de vida de distintos productos y de generar de esta manera puestos de trabajo para personas en riesgo de exclusión social. Los residuos de aparatos eléctricos y electrónicos contienen elementos altamente contaminantes, y se prevé que la basura electrónica mundial crezca un 30% hasta 2025, alcanzando los 53,9 millones de toneladas de desechos.

Consciente de esta realidad, Emaús apuesta por la reutilización para evitar así la extracción de nuevas materias primas y la producción excesiva de aparatos, así como su consecuente contaminación al ser eliminadas. Teniendo en cuenta que un frigorífico mal reciclado emite a la atmosfera gases de efecto invernadero equivalentes a las emisiones de un coche en 15.000 kilómetros o el fósforo que hay dentro de un televisor es capaz de contaminar hasta 80.000 litros de agua, el compromiso de Emaús es claro.

A través del vídeo, conoceremos asimismo la apuesta de Emaús Gipuzkoa por generar empleo verde y de calidad, dado que gracias a estos procesos está ofreciendo oportunidades de empleo a personas en riesgo de exclusión social. La recuperación de aparatos eléctricos y electrónicos genera empleo de calidad creando nuevas actividades de reparación y reutilización mientras contribuye al medioambiente.

El audiovisual se enmarca dentro del plan de innovación y competitividad “Emaús Gipuzkoa: una organización ambidiestra”, financiada por CEPES y el Fondo Social Europeo dentro de su Programa operativo de inclusión social y economía social.

 

Emaúsek Tolosaldean kudeatzen dituen ehun-bilketarako hogei bat edukiontzik betetze-sentsoreak izango dituzte, eta horrek hobekuntza handia ekarriko du hondakinen kudeaketaren eraginkortasunean, eta, aldi berea, bilketa hori jasangarriagoa eta adimentsuagoa izatea ekarriko du.

Tolosaldea oso eskualde berezia da populazioaren ikuspegitik. Tolosaldeko Mankomunitateak artatzen duen biztanleria 62.634 biztanlekoa da, 28 udalerritan banatuta.

Lurralde-ezaugarri horrek 1.000 biztanletik beherako udalerri gehien dituen Mankomunitatea bihurtzen du, baita horietako asko 500 biztanletik beherakoak ere. Horren ondorioz, ehunen gaikako bilketa oso zorrotza izatea eskatzen du, udalerri guztietatik igaro behar delako, baina, egia esan, askotan edukiontzia erdi beteta aurkitzen dute.

 

Imagen1.png

 

 Sentsore horien instalazioari esker, bilketa askoz ere eraginkorragoa eta optimizatuagoa izango da. Alferrikako bidaiak saihestuko dira, eta, horrekin batera, bilketa husteko ibilbideen gainkostua eta bilketa-kamioiek atmosferara isuritako CO2 isuriak murriztuko dira, eta horrek klima-aldaketa geldiarazteko onura ekarriko du.

 

Ehun-edukiontzietan sentsore hauek jartzeak, Silicon Valleyk finantzatutako Nord Sense daniar enpresaren sentsoreak, Emaús eta Tolosaldea bilketa adimendunaren berrikuntzaren buru jartzen ditu. Gailu horiei esker, ultrasoinu bidez kalkula daiteke hondakinaren gailurraren eta edukiontziaren goiko aldean jarritako gailuaren arteko distantzia. Gailu horrek mugimendu zakarrak ere detektatzen ditu, esaterako, edukiontzien barrutik arropa lapurtzean gertatzen direnak. Informazio hori guztia urrutiko zerbitzari batera bidaltzen da, eta, horri esker, Emaúsen denbora errealean  jakin daiteke edukiontzien betetze-maila, eta informazio horrekin bilketa-ibilbide ezin hobeak diseinatu daitezke.

 

Imagen2.jpg

 

Datozen hilabeteetan, Tolosaldeko ehun-edukiontzi guztiak aldatuko dira, eta, kasu gehienetan, gaur egun duten kokapena mantenduko da. Horietako hogeiren batean sentsoreak instalatuko dira. Hautatutako udalerriak biztanle gutxien dituztenak dira, mankomunitateko hiri-izaerako udalerrietatik urrunen daudenak, eta egiaztatu da noizbehinkako bilketa-maiztasun handiagoa behar izaten dutela. Sentsoredun edukiontziak honako herri hauetan jarriko dira: Albiztur Abaltzisketa, Alkiza, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ikaztegieta, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, eta Orexa.

Emaús 2015eko azarotik ari da Tolosaldean ehunak biltzen. Ehunez gain, modako osagarriak, oinetakoak, jostailuak, liburuak eta tresna elektriko eta elektroniko txikiak biltzen dira edukiontzietan. Bildutako objektuak Emaúseko Irungo EkoCenter-era garraitzen dira, eta bertan ingurumen irizpideekin egiten da hautaketa, berrerabilpena lehenetsiz. Berriz erabili daitezkeenak, berrerabiliak izateko prestatzen dira, ondoren gure saltokietan merkaturatzeko. Baztertutako kotoiaren zati bat birziklatu egiten da, moztu eta fardotan biltzen da, erabilera komertziala baitu garbiketa-trapu gisa. Hori guztia gizarteratzeko eta irabazi asmorik gabeko enpresa baten bidez egiten da, eta 50 pertsona baino gehiagori ematen die lana.


2022an, Tolosaldean guztira 303.594 kg ehun eta osagarri bildu ziren, hau da, hiri-hondakinen gaikako bilketa osoaren %1,64, biztanle bakoitzak urteko 4 kg ekarpenaren baliokide dena. Horren guztiaren %15,75 berrerabiltzera bideratzen da, eta %28,25 birziklatzera.

Gogoratu, arropa poltsetan sartuta barneratu behar dela ondoren, hobeto kudeatzeko eta arropak babestuta egoteko, euria egiten duenerako edo edukiontzietan isurketa okerren bat gertatzen denerako (likidoa, zaborra, hondakinak…); arropa, oinetakoak… ez katigatzeko eta puskatzeko eta ehun-biltegia eta beste elementu batzuk ez hondatzeko.