ametsEkin eus

 

AmetsEkin: Amesten ditugun herri eragilean nahi dugun eraldaketarako argitalpena eskuragarri!!!
Azkenean eskuragarri dugu elkarlanean eraiki dugun AmetsEkin: Amesten ditugun herri eragilean nahi dugun eraldaketarako. Material hau erakunde eta pertsona desberdinen partaidetzaren emaitza da. Bai Ekonomia Solidarioa, bai Gizarteratzea eta bai Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak, Emaus Gizarte Fundazioaren lan eremuak, guk nahi dugun gizartearen definizioan partaidetza errealeko kultura baten alde egiten dute, erabaki hartze eta ezagutzaren eraikitze eredu parte-hartzaileekin.
Gure iritziz, aurkezten dugun dokumentuaren egokitasuna eta erabilgarritasuna, 18 ekimen eta 46 pertsonen esperientzietatik ateratako kontraste eta ikaskuntzetatik elikatuta egoteaz ondorioztatzen da, bai akademikoak bai aktibistak, talde eta kolektibo eraldatzaileetan oso inplikatuta daudenak. Emaitza, prozesuaren bilera, tailer, ikastaro, eztabaida eta hausnarketa guztien konklusioetan oinarritzen da.
Erakundeak eta parte hartu duten pertsona gehienak Gipuzkoako lurraldekoak dira. Horrez gain, nazioarteko bi erakundeen lankidetza izan dugu: Red Alforja (Kosta Rica), Herri Hezkuntzatik garapen komunitarioan ikerketa eta jarduera ibilbide zabalarekin eta ANAMURI, Txileko landa emakume eta emakume indigenen erakundea, CLOC-Vía Campesina-ren kidea.

Argitalpena nahi baduzue hemen lortzeko aukera:


Online:

o Issu

o https://issuu.com/grupoemausfundacionsocial/docs/castellanofinalametsekinweb


o Gure web gunean pdfen:

o http://www.emaus.com/eu/non-gaude/informa-zaitez/argitalpenak


Paperean

o Banatuko dira…

o Donostian Irailak 30ean Cristina Enean, saretuzeko jardunaldietan
o Irunen: Urriak 1ean Ensatxe plazan, Emaus plaza ekitaldian
o Zarautzen urriak 8an kale nagusian Udaletxe parean, Ekonomia Solidario III azokan


o Jarri gurekin harremetan

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. /
o 943 36 45 34 (Maider)