slide ekimuin

 

www.emaus.com EAEko unibertsitateko eta lanbide heziketako ikasleriari zuzendutako Interbentzio artistikoen eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko Ekimuin I Lehiaketan parte hartzera gonbit egin nahi dizuegu.

Lehiaketaren helburu nagusiena, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipio desberdinak barneratzen eta islatzen dituzten interbentzio artistikoak sustatzea da, hain zuzen ere, emakumearen ahalduntzearekin, Hegoaldeko Ikuspenarekin eta bazterketa arriskuan dauden kolektiboekin erlazionatutako ESSren ikuspenak barneratzen dituztenak.

Erronka, Ekonomia Sozial eta Solidarioa artearen bitartez transmititzea da. Artea sormenaren eta ikaskuntzaren, topaketa eta parte-hartzearen espazioa bezala, gizarte eraldaketa aktibatzeko tresna bezala.

Irabazleek, beraien proiektuak hiru espazio desberdinetan garatzeko eta erakusteko aukera izango dute: Donostiako erdigunean dagoen Emaúseko EkoShop-eko bi erakusleihoetan eta Mungiako Torrebillela erakusketa aretoan. Era berean, 400€ emango zaie proiektuak sortzen dituen gastuei aurre egiteko.

Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 1etik 31ra bitartean izango da, modu elektronikoan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

www.emaus.com

e-mail: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Oinarriak : http://emaus.com/pdf/Bases-ekimunin.pdf