IMG 20170322 WA0003

 

Datorren 29an Arrasateko EkoCenter-ean egongo gara

 

 

Emaúsek jarduera parte-hartzaile bat  sustatu nahi du, sormenezko, freskoa eta oso hiritarra, Emaúseko EkoCenter-aren hormetako batean, Arrasateko Musakola auzoan.

Grafitiaren artea, azken urteetan, hiriak emozioz, mezuz eta kolorez betetzea posible egiten duen berreraketako tresna batean bihurtu da. Hori dela eta, Emaús Gizarte Fundaziotik tresna hau erabiltzea hautatu da, ingurunea hobetzeaz gain, prebentziora, berrerabiltzera eta gizarte jasangarritasunera bideratutako instalakuntza hau ikustera emateko aukera paregabea dela pentsatzen dugu.

Era berean, interesa duten pertsona guztiei dei egiten diegu “ideia zaparrada” moduan burutuko dugun lehenengo bilerara bertaratzeko. Bilera ireki hau datorren martxoak 29an arratsaldeko 18:00etan Arrasateko EkoCenter-ean izango da. Hausnarketa bateratu eta parte-hartzaile bat egin nahi dugu, gure herri bertako aniztasunen inguruan.

Etorri eta elkarrekin eraikiko dugu.