Emaús Gizarte Fundazioak ONLINE ikastaro bat antolatu du, ikastaroa burutuz Erdialdeko Amerikatik zehar formazio esperientziak bisitatu ahal izango dituzu.

 

2017 05 22 10 40 03 CARTEL BIZI HEZI2.compressed 1.pdf

 

BIZI-HEZI Emaúsek bere e-learning plataformatik eskaintzen duen ikastaro bat da eta bide honen eman dituen beste hainbat ikastarori gehitzen zaio; ikastaro horietan guztietan “EDUKIERA BETETA” kartela jarri behar izan dugu. Ikastaro berri honetan izen emateko epea orain ireki da eta ekainak 5 arte bertan izena emateko aukera izango duzue.
Oraingo honetan Fundazioak, gizarteratze eta ekonomia sozialaren eremuen inguruan hezkuntza eta gizarte intzidentzia egiteko bere lan horretan, desberdinkeriak, pobrezia eta bazterketa ekiditeko, gizarte eraldaketako katalizatzaile moduan ekiten duten formulak, mekanismoak, pilulak eskaini nahi dizkio gizarteari. Ikastaroaren helburua esperientzien eta ikuspegien hausnarketa eta elkar trukaketa egitea da, komunitate inklusibo eta ekitatibo ereduak modu kolektiboan eraikitze aldera.


Ikastaro honek herri hezitzaile ospetsuenetako baten partaidetza izango du, Oscar Jara, egun hauetan hain zuzen ere, gure hirian dago. Perutar eta costarricar herri hezitzailea eta soziologoa da. Herri hezkuntzako programetan lan egin du Latinoamerikako herrialde guztietan, baita beste hainbat kontinenteetan ere. Horrez gain, hainbat liburu idatzi ditu gizarte aldaketa, hezkuntza, metodologia eta gizarte partaidetzaren inguruan. Centro de Estudios y Publicaciones Alforja-ko zuzendaria da San Josen, Costa Rican eta Latinoamerikako eta Karibeko Herri Hezkuntzako Kontseiluko Presidentea da (CEAAL).


Eta hain zuzen ere, ikastaro hau herri hezkuntzatik bideratuko da, hausnarketa eginez, tresnak praktikoak erabiliz eta elkar trukaketak eginez, komunitate inklusibo, ekitatibo eta eraldatzaileen esperientziak ezagutzeko aukera emanez, bai gertuko bai Erdialdeko Amerikako komunitateak. Ikastaroa online eta erdi aurrez aurrekoa izango da eta guztira 120 ordu izango dira (2017ko irailetik 2018ko otsailera).

 

Informazio gehiagorako:

Assumpta Ayerdi : 629742807