Eta zu, munduko herritar al zara?

 

Hala bazara, Uliako Lore Baratzak parkean hitzordua duzu ostiral honetan, Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen festan, arratsaldeko 18.00etan. Festa Besarkadak ekimenean txertatua dago, bere helburua oztoporik gabeko mundu bat sinbolizatzea da, askatasun osoz zirkulatuz. Gaitasunak, ezagutzak, bizipenak eta esperientziak partekatu ahal izango dituzu.


Ospakizuna aurrera doan neurrian, errefuxiatu eta pertsona migratzaileen arreta eta harreran lan egiten duten elkarteei (GURUTZE GORRIA, CEAR…), elkarte interkulturalei (Asociación Esperanza Latina, Asociación Intercultural de mujeres del mundo 5 estrellas…) eta azken bi urteetan Besarkadak ekimenean parte hartu duten banakoei Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportea emateaz gozatu ahal izango duzu.

Ospakizunean zehar, guztion artean gauzatutako ekintza-bildumen bideo emanaldi bat egingo dugu. Gainera, Filipe Bittencourt, Naldo Gomes, André Mello eta Vitor Hagek sorturiko bandak beren soinu goxo eta armoniatsuez gozatzeko aukera eskainiko digute. Bestalde, Maria Correaren ahotsa entzungo dugu, Filipe Bittencourten gitarraren laguntzaz. Asociación Intercultural de Mujeres del Mundo 5 Estrellas-en eskutik, dantza folkloriko eta herrikoiez gozatuko dugu. Festa aurrera doan heinean Besarkadak ekimenean parte hartu duten pertsonen testigantzak entzungo ditugu. Horrez gain, Joana Manzisidor eta Helena Azkarragaurizar artistek, horma-irudi kolektibo bat dinamizatuko dute, denen artean gauzatu ahal izateko. Festaren amaierara iritsiz, Lakarik, garaiko eta bertako elikagai osasuntsuen dastaketa bat eskainiko digu. Saio guztia zeinu hizkuntzan egongo da interpretatua.

Emaus Gizarte Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lankidetza Zuzendaritzaren babesarekin, bigarren urtez jarraitzen du Besarkadak ekimena aurrera eramaten, partaidetza eta kulturartekotasunean oinarritua, Gipuzkoako gizarte guztiari zuzendua. Ekimenak, pertsonen gaitasunak balioan jarri nahi ditu.

Giza sare bat sortu nahi dugu, kulturartekotasunean oinarritutako pertsona errefuxiatu eta migratzaileen harreran eta arretan lan egiten duten gizarte eragile anitzen arteko erlazioa sustatuz, baita herritar ahaldunduen eta pertsona errefuxiatu eta migratzaileen artean ere.

Bi urte hauetan zehar egindako ibilbidearen ostean, kulturartekotasunean oinarritutako familia bat sortu dugu, gaitasun, bizipen eta esperientzia aniztuna, ikaspen, emozio eta sentimendu truke sare handi bat sortzera eramanez.

besarkadak invitacion

Informazio gehiago:
Aizpea Arregi, Proiektu teknikaria 648122783
Begoña Cabaleiro, Komunikazio Arduraduna 616135428