aaaa slide

 

2019ko azaroaren 15ean Victoria Eugeniako Club aretoan jaialdi berri bat ospatuko da, HOMELESS FILM FESTIVAL, Gipuzkoan estreinakoz. Kultura ekitaldi honen helburua gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen bizi-baldintzen inguruan sentsibilizatzea da, zinema eta antzerkiaren bitartez.
Erresuma Batuan 2011 urtean sortutako jaialdi hau Bilbora etorri zen 2016 urtean, Bizitegi elkartearen bidez eta Bilboko Udalaren lankidetzarekin. Oraingo honetan, Bizitegi eta Emaús Gizarte Fundazioaren lankidetzaren bitartez 2019 urte honetan Gipuzkoara ekarri nahi izan da estreinakoz.

HOMELESS FILM FESTIVAL jaialdiak gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonenganako sentsibilizazioa bilatzen du, zinea eta antzerkiaren bitartez. Zuzenduta dago bai Gizarteratzearen eta Gizarte Partaidetza Komunitarioaren eremuko eragileei, bai Gipuzkoako herritarrei, gazte eta nerabeetan eragin berezia eginez. Era berean, parte hartzaileen autonomia eta herritartasuneko eskubideak erraztu nahi ditu aktibazio inklusiboaren bidez, bazterketa egoera honetan dauden pertsonak sentsibilizazio prozesuan bertan parte hartuz, ekintza ezberdinen bidez.
Horretarako, esperientzia trukaketa bat proposatzen da gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako ikasleen artean. Esperientzia honen azken ekitaldia Homeless Film Festival jaialdiaren ospakizuna izango da, bertan ikasleek burututako ikus-entzunezko lan ezberdinak proiektatuko dira, topaketetan etxerik gabeko pertsonen egoeren inguruan jasotako inpresioak islatuz. Jaialdian bertan beste hainbat lan aurkeztuko da, ikus-entzunezkoak zein antzerkiak, beste lurralde batzuetako eragileek burutuak. Jaialdi honetan garrantzia jarri nahi da gizarteratzeko programetako pertsonen eta ikasle gazteen arteko prestakuntza prozesuko eta topaketetako bizipenei, eta zinea eta antzerkia erabiltzen ditu sentsibilizazio tresna bezala.
Jaialdia 2019ko azaroaren 15ean ospatuko da Victoria Eugeniako Club aretoan eta eguna bi saiotan banatuko da. Goizeko saioan Errenteriako Koldo Mitxelena eta Donostiako Axular ikastetxeetako DBH 4.mailako ikasleek parte hartuko dute, baita elkar-trukeko prozesuko partaide boluntarioak ere, hain zuzen ere Emaús Gizarte Fundazioak kudeatzen dituen programetako partaideak Gaztelutxo egoitzan (Errenteriako Udala) eta Loiolako Uba eta Aieteko Munto (Gizarte Politikak GFA) egoitzetan. Goizeko saio honetan ikastetxe bakoitzeko laburmetraiak ikusiko dira, baita gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen errealitatea islatzen duten Manchesterreko Homeless Film Festival eta Bizitegiko (Bizkaian bazterketan egoeran dauden pertsonei arreta ematen dien irabazi asmorik gabeko elkartea) beste zenbait laburmetraia ere. Hortaz gain, Zenbatu konpainiaren “Desarraigadas” antzezlana ikusi ahal izango da, Bizitegiko zerbitzuetako erabiltzaileek osatutako antzezlana.
Arratsaldeko saioa herritarrentzat irekia izango da. Saio honetan bertan, Manchester eta Bilboko jaialdietako etxegabearen inguruko laburmetraiak ikusteaz gain, Mujereando Sevillako antzerki konpainiak parte hartuko du bere “Quejío de una Diosa” lanarekin.

2019 10 22 11 00 02 Programa Homeless Film Festival Donostia by Grupo Emaus Fundacion Social issuu


Homeless Film Festival jaialdia doakoa da, hala ere bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea hurrengo loturan: www.bizitegi.org/inscripciones
Homeless Film Festival antzerki eta zinema jaialdi bat da, etxerik gabeko pertsonen egoera lantzen duena zinema industriaren bidez. 2011 urtean Erresuma Batuan sortu zen laburmetraia lanak doan eskainiz eta mundu osoko filmak proiektatuz gai honen inguruan. Jaialdia Bilbora pasa zen 2016 urtean Bizitegi elkartearen bitartez, eta Bilboko Udalaren lankidetzarekin, eta arazo honetan gizarteratzearen inguruko sentsibilizazio jarduera bat da zinema eta antzerkiaren bitartez, bi arte hauen bidez lana egiten delako gizarteratzea lantzeko.