40 mila inguru liburu saldu ditu Emaús Gipuzkoak azken bi urteetan

cupido1

Behin batean Loiolan erromeria zen, baina otsailak 14ean San Valentin eguna ospatzen da, eta Irungo EkoCenterrak sakon egin du lan “zure begiak egunsentiaren altsuma” bihurtzeko. Hori horrela izateko, hamaika liburu sorta prestatu ditugu maitasunez, euro bakar baten truke munduko opari onenean bihur daitezke, bost minutuz irakurtzea nahikoa direlako bizitza oso bat amesten pasatzeko.

 

Internet eta mugikorrak sartu zirenetik, liburuen bizitzak une gogorrak bizitzen ari dira. Hori horrela izan arren, Emaúsetik maitasun amaigabea eskaintzea erabaki dugu, galderak egin gabe irauten duen maitasuna, liburuak maitatzen dituzten bezeroak daudela dakigulako, eta erantzunik gabe maitatzen dituztelako.

Emaús GFn dauden liburuak ez dira paper mordo bat, kasu onenean edukiontzi urdinean amaitzen dutenak. Liburu bakoitza erantzunez eta ametsez betea egon daiteke egun txar bat gainditzeko, garai okerrak errazago eramateko.

Prezioa, beti, oso merkea da, euro bat eta hiru euroren artekoa, hala ere aurki daiteke 5 euroko libururen bat salbuespen modura. Emaús Gipuzkoan konpromiso serioa dugu liburuekin eta kulturarekin, agian, pobre izatearen errebeldia handiena irakurtzea izan daiteke, eta agian, Emaús Zafon-en liburu ahaztuen hilerria baino gehiago da.

 

cupido2

Eta horrela da datuen arabera: 2018 eta 2019 urteetan zehar guztira 38.688 liburu saldu ziren Emaúseko Irungo EkoCenter-ean, Arrasateko EkoCenter-ean, Donostiako EkoShop-ean eta Mundaizeko Faktory-n. Urteei dagokionez, 2018 urtean 17.807 liburu izan ziren eta 2019an 20.881, beraz, gorantz doan salmenta bat dela ikus daiteke. Gehien saltzen den saltokia, askogatik gainera, Irungo EkoCenter-a da, 2019an 11.219 liburu salduta, jarraian Donostiako EkoShop eta Mundaiz aurkitzen dira, 3.813 eta 3.653 libururekin, hurrenez hurren.

Izan ere egungo liburuak ditugu, eskaera handiena duten liburuak nobelak dira, jarraian sukaldaritza edo argazkilaritza gaian oinarritutako liburuak dira eskaera handia dutenak. Eta egia da, lirikarentzat garratzak diren garai hauetan, maitasuna asko eskatzen den gaietako bat da.

 

Informazio gehiagorako
Komunikazioa 616135428