Datorren ekainak 13-tik uztailak 5-era Errenteriako Jantziaren Zentroak NONGOA NAIZ? DEL MUNDO proiektuari ateak zabalduko dizkio. Erakusketa bitxi eta ezberdin hau hilabete batez ikusgai egongo da paper-fabrikaren hirian. Proiektu honetan artista askok parte hartu du eta zaila da guztiak katalogatzea, baina erakusketa ikustera gerturatzen denak aukera izango du 20 jantzi bitxi ikusteko, jatorriz beste lekuetakoak diren baina gure artean bizi diren pertsonen eskualde-jantzien edo jantzi-bereizgarrien berrinterpretatze ekintza baten emaitza bezala.
Prozedura oso aberasgarria izan da parte hartu duten kolektibo ezberdin guztientzat. Errenterian gauzatu da eta herriko bertako jendearekin, partaideak herrian elkar-bizi diren jatorri ezberdinekoak dira, kasu honetan, emakume ukraniarrak, marokoarrak, euskaldunak…
Trebeziak, bizipenak eta esperientziak trukatzeko topaketa bat izan da, helburu bateratu bati esker garatuak: herri bakoitzeko jantzi tradizionala jostea. Joskintza hainbat emakume lotzeko gaia izan da, jakintza eta ezagutza asko duten emakumeak, partekatzeko eta ikasteko gogoz beteak. Parte hartu duen emakume bakoitzak bere zatitxo bat emateko aukera izan du, landu dituzten hiru jantzietako bakoitzari beraien ukitu hori erantsiz: ukraniar, arabiar eta euskal jantzi-tradizional bat.
Jantzi horietako bakoitzak historia bat izan du, emakume horietako bakoitzak bizitako esperientziaren bidez kontatua, prozesuan bertan tradizioa, sinbologia, hizkuntza, historia, kultura…nahastuz, emozioz betetzen zitzaizkien begiak euren bizipenak partekatzean. Sortutako giroa paregabea izan da, emozioz, barrez eta irribarre askoz betetako giroa, azken batean, konplizitatez betetako giroa.
Prozesuari esker, kultura ezberdinetara gerturatzeko aukera izan dugu, zapore ezberdinetara, partaide guztien sukaldaritza-ekarpenei esker. Garatutako topagune bakoitza munduko ertz batetik bestera eraman gaitu. Bidaiatzeko, ezagutzeko, gerturatzeko… aukera izan dugu.
Erakusketak proiektu hau biltzeaz gain, beste “pentsatze” une batetik sortutako jantzi multzo bat erakusten ditu, diseinatzaile gazte eta jarraian adierazten diren elkarte ezberdinetako pertsonen artean burutuak: Emigrados sin fronteras, Ucrania-Euskadi Elkartea, Guardabarranco Grupo de Baile etaMEXkadi etxea kultura elkarte mexikarra.
Benetako kohesio, hurbilketa eta emozioko prozesu bat.
Informazio gehiagorako Aizpea 648122873.