Emaús Gizarte Fundaziotik etorkizunera bidaiatzeko gonbidapena zabaltzen diogu zuen eskolari
Sutan proiektua Gipuzkoako gazteei zuzendua dago, beraiekin batera hondakinen eta klima aldaketaren artean dagoen harremanean sakontzeko, ekonomia zirkularra bezalako alternatibak ezagutzeko eta ekoizpen eta kontsumo ohiturak eraldatzeko. Baina, batez ere, ideia nagusi batekin: ekintzara pasa behar garela. Norberak banaka dituen ohiturak aldatu, bai, baina baita agintariei neurri eraginkorrak hartzea exigitu ere, arazoa sistemikoa baita. Gaur egungo ereduarekin jarraituz gero, ezer egin ezean, hemendik 80 urtera ez da existituko orain ezagutzen dugun mundua. Eta orduan, nolakoa izango da mundua? Irudikatzen al duzu Gipuzkoa? Hondartzarik egongo ote da? Edo basorik?
Sutan proiektua hemendik abiatzen da gazteekin batera Larrialdi Klimatikoa lantzeko, Giza Eskubide ikuspuntu batetik. Izan ere, klima aldaketak dakarren aldaketak oinarrizko Giza Eskubideak kolokan uzten ditu. Osasun eskubidea, zirkulatzeko eskubidea, eta azken batean, bizitza eskubidea.
NORENTZAT
Gipuzkoako gazte taldeentzat, hezkuntza formaletik datozenak (DBH, Batxillergoa, Lanbide Heziketa edo Unibertsitateko taldeak) edo/eta bestelako taldeak (aisialdi taldeak, gizarte mugimenduak…). Gomendagarria da parte hartzaileek, gutxienez, 11-12 urte izatea. Gehienez 22 pertsonek hartu dezakete parte saio batean. Ikastaldea handiagoa bada, bi taldetan banatzea gomendatzen dugu. Osasun neurri guztiak bete beharko dira (musukoa jantzita eraman une oro, gel hidroalkolikoa erabili eta distantziak mantendu).
NON
Emaús Gizarte Fundazioko egoitzan, Mundaiz kaleko 6 zenbakian (Donostian). Sutan proiekturako instalazio berria antolatu dugu 4. solairuan, zinema areto berri batekin. Lantegia bertan burutzeko pentsatua dago, baina egun bizi dugun egoerarekin, aukera dugu formatua egokitzeko. Teknikaria ikastetxera gerturatu daiteke ikastetxeak berak horrela nahiago badu.
NOLA
Bi orduko saio bakarra izango da da. Hasiera batean saioa euskaraz egingo da, baina ikastetxeak horrela eskatuta, gazteleraz edo ingelesez ere egin daiteke. Bertan, gazteek 15 minutuko bideo bat ikusiko dute, eta ondoren dinamika parte hartzaileak burutuko dira. Rol jokoen bitartez parte hartzaileek euren burua hainbat egoeratan ikusiko dute; hemendik abiatuta hausnarketak sustatuko dira. Ikastetxeei aukera ematen zaie jarduera egin ondoren ikasgelan gaia sakontzeko.
NOIZ
Azarotik Martxora. Proiektua Emaús Gizarte Fundazioak antolatzen du, Kutxa Fundazioaren babesarekin.
Animatu zaitez distopia hau ekiditen!
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
611 423 966