slide web

 

Azaroaren 24ean eguerdiko 13:00etan Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioak BIRSORTU Donostialdea espazioa irekiko dute Mundaiz Bideko 6 zenbakian kokatua dagoen Faktory-n, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena Zuzendaritzaren lankidetzarekin. Prozesu honen bitartez kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra bultzatu nahi dira bai ikastetxeetan bai EAEko enpresetan.

Horretarako, BIRSORTU espazioak hondakin objektu ezberdinez hornituko ditu Donostialdeako ikastetxeak, berrerabileratik abiatuz hausnartzeko, galdetzeko, ikertzeko eta beraien ikuspegia zabaltzeko hondakinen bilketaren, kontsumoaren murrizketaren eta ekonomia zirkularraren esan nahiaren inguruan.

Proiektu kultural bat ekonomia zirkularra, sormena eta ikerketa bultzatzeko baztertuak izan diren materialekin, berrikuntza pedagogikoaren bidez. Ekimenak hondakinak nabarmentzen ditu, berrerabiltzearen eta birziklatzearen bitartez ikaskuntza, ekintzailetza eta sormen ardatz edo bideetan bihurtzeko.

Proiektu bitxi hau italiar herrian sortutako programan inspiratzen da, Reggio Emilia eta REMIDA bezala ezagutzen da nazioarteko mailan. BIRSORTU programak sormenaz baliatutako berrerabiltzea eta birziklatzearen kultura sustatzen du eta defendatzen du, hondakinek edertasuna eraman dezaketela, bere kabuz gaitasuna dutelarik hezkuntzari hausnarketa estimulatzeko eta baliabideak eskaintzeko.

 

Nola burutuko da materialaren bilketa?

BIRSORTU espazioak Emaúseko Donostiako Faktory-n eta Arrasateko EkoCenter-ean kokatuta daude. Beraien ateak zabalik dituzte Donostialdea eta Debagoiena eskualdetako hezkuntza komunitatearentzat. Materiala doan hartu daiteke, jasotzeko eguna asteazken arratsaldeak dira aldez aurretik hitzordua eskatuta Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean.  Informazio guztia eskuragarri duzu  www.birsortu.eus.

 

Zenbat aldiz ikusi dugu jostailuaren kaxa jostailua bera baino erakargarriagoa dela?

Proiektu honetako materialak Gipuzkoako enpresa ezberdinetako baztertzetik datoz. Zeharkako moduan, material hauek sustatzen duten ideia da, inperfektua den horrek mezu etiko sakona duela, hausnarketak nahasteko eta bultzatzeko gai direnak, hezkuntzarako iturri izatean amaitzeko, erabilera gutxi dutela edo zaborra direla saihestuz.

REMIDA kontzeptuak hizketaldian jartzen ditu sormena eta jasangarritasuna. Baztertuak izan diren industria eremuko materialak gerturatzea posible egiten du, ikastetxeetan nekez aurki daitezkeen materialak, baina, ekoizpen habitat gertukoenak dira, bere kabuz gizarte eta ingurune erantzukizuneko zentzuan hartzen duten modu eta esperientzia berriak.

 

BIRSORTU. Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioaren proiektu bat

BIRSORTU sortzen da Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioaren arteko lankidetzatik eta bere jatorria du 2018-2019 ikasturtean zehar EAEko 13 ikastetxeetan burututako proba pilotu batean; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesari esker.

Proiektua posible izan da Gipuzkoako enpresa-ehunaren partaidetza boluntarioari esker, horien artean enpresa hauen lankidetza izan dugu: Adegi, Donostia Turismoa, Ekotrade, Eskuz, Ezarri, Gabiltza (Gipuzkoako artisautza elkartea), Garbera, Grupo One, Guccia, H-Enea, Irizar, JMA, Kromosoma, Merkabugati, Orona, Panelfisa, Ternua eta Twin&Chic. Enpresa hauek baztertutako material ezberdina eskaini dute, sareak, hodiak, moketa, poliespana, paletak, igerilekuko baldosak, informatika-materiala eta material elektronikoa, papera eta kartoia, larrua, kotoi organikoa, egurra edo botoiak eta kremailerak

Proiektuan zehar zabaldu nahi dira, bai lankidetza sarea enpresa ezberdinekin, bai eskainiko diren materialak eskualdeko ikastetxeei.