Kukai Dantzarekin lankidetzan egindako bideo-pieza hunkigarri batekin eta Emaús Gizarte Fundazioaren zentroetan egindako azken erakusketarekin amaitzen da Puertas / Ateak Proiektua
● Puertas / Ateak ekimenaren helburua indarkeria matxistaren biktimen oroipena aldarrikatzea da, eta gizartean arazo horren inguruko eztabaida sortzea.
● Erakusketak azken aldiz artista desberdinek egindako 48 lan erakusten ditu. Hauek ateak mihise gisa erabili dituzte, ate bat 2018an Espainian egon ziren indarkeria matxistaren hildako bakoitzeko.
● Kukai Dantzak bat egin du proiektuarekin, eta honekin batera bideodantza pieza bat sortu du, zirrara eragin eta ikusleari gogoeta eginarazten diona. Honen bidez, proiektuari amaiera ematen zaio.
● Puertas / Ateak-ek, ekimen pedagogiko paraleloak bultzatu ditu ikastetxe eta espetxeetan.
● Erakusketa 6 autonomia-erkidegotan ikusi ahal izan da, 3 milioi ikuslerekin.
Donostian, 2020ko azaroaren 24an.
Puertas / Ateak Donostiako Dimensión agentziak Rezink Gizarte Berrikuntzako Laborategiaren bidez sortutako arte-proiektua da. Guille Viglione presidentearen eta sorkuntza-zuzendari exekutiboaren hitzetan, “gure asmoa, artelanen bidez, indarkeria matxistaren inguruan kontzientziatzea eta elkarrizketak sortzea zen, baina hau epaitzea ikuslearengan utziz”.
Proiektuaren ekintza nagusia erakusketa ibiltari bat izan da, non artista desberdinek egindako 48 lan erakusten ziren, Espainian 2018an indarkeria matxistaren hildako bakoitzeko bat. Helburua gizartearen arreta tratu txarrak edo genero desberdintasunak ezkutatzen dituzten eguneroko egoeretara deitzea zen, estatistikak gizatiartzea eta biktimen oroitzapena aldarrikatzea.
2019an zehar, Gipuzkoako hainbat lekutan ikusi ahal izan zen Puertas / Ateak erakusketa (Reale Arena Estadioan, Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostiako Udalan, Tabakaleran, Garbera Merkataritzagunean, Irungo Mendibil Merkataritzagunean eta Urnietako Lekaio Kulturetxean). Gipuzkoatik kanpo, Iruñeako La Morea Merkataritzagunean, Gijongo Los Fresnos Merkataritzagunean, Vigoko Travesía Merkataritzagunean, Barakaldoko Max Center Merkataritzagunean, Coruñako Espacio Coruña Merkataritzagunean, Alacanteko Portalet Jauregian eta Zaragozako Augusta Merkataritzagunean.
Ateak proiektuaren azken erakusketak
Emaús Gizarte Fundazioak proiektuan parte hartu zuen, artelanak egiteko erabili ziren ate asko eskainiz. Donostiako Egia auzoan dagoen Factory-ko espazioak ere utzi zituzten, ate horien gainean zenbait esku-hartze artistiko egiteko.
Azaroaren 25ean Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Emaús Gizarte Fundazioa eta Dimensión – Rezink-ek akordioa egin dute azken erakusketa bat egiteko Emaús Gizarte Fundazioaren Gipuzkoako hiru zentroetan: Donostian, Irunen eta Arrasaten.
Donostiako Emaús Factory-n (Mundaiz kalea, 6) izango da ikusgai Puertas / Ateak erakusketa, azaroaren 25etik urtarrilaren 30era. Irungo Ekocenterren (Auzolan kalea, 44), otsailaren 4tik martxoaren 13ra, eta ibilaldia Arrasateko Ekocenterren amaituko da (Bidekurtzeta kalea, 2), martxoaren 18tik apirilaren 31ra.
Azken bideoa, Kukai Dantzarekin
Proiektua ixteko, Dimensión – Rezink-ek Kukai Dantza konpainiari proposatu zion ate batekin batera obra bat sortzea. Helburua zen genero-indarkeriaren arazoa ikusarazten jarraitzea, kasu honetan, dantzaren bidez. Elkarlan horren emaitza bideo-pieza bat da, non funtsean bikote-harremanak biltzen dituen espazio pribatuaren kontzeptua irudikatzen da.
Konpainia bera partaide izateaz gain, Kukai Dantzatik deialdia egin zuten parte hartzen duten eskola artistikoetako dantzari eta aktoreek ere parte har zezaten. Emaitza ikus-entzunezko koreografia zirraragarri eta hunkigarria bat da.
Hemen bideoa ikusgai:
Puertas / Ateak ekimeneko sare sozialetan ez ezik, ikus-entzunezkoa Donostiako Grupo SADE-ko Príncipe eta Trueba zinemetako pantailetan ere proiektatuko da, azaroaren 25etik abenduaren 6ra bitartean.
Beste biktimentzako atea
Puertas / Ateak ekimena objektibotasunaren irizpideari jarraitzen dio, eta Berdintasun eta Gizarte Gaietako Ministerioaren datu ofizialak hartzen ditu, judizialki genero-indarkeriatzat jotzen diren kasuak biltzen dituena. Baina indarkeria matxistari buruzko hausnarketa sortu nahi duen proiektu batek ezin zituen kanpoan utzi indarkeria horren biktima “ez-ofizial” horiek guztiak. Horregatik, biktimen kopuru ofizialaren arabera sortutako 47 ateez gain, 2019ko uztailean ate berri bat gauzatu zen: Asier Niebla atea, Sandra Garayoa artistak egina.
Asier Niebla Urnietako gazte gipuzkoarra zen, eta 2018ko urrian hil zen, hizketan ari zen neska baten bikotekide ohiak eragindako erasoaren ondorioz. Atea da haren oroimena, eta estatistika ofizial horietatik kanpo dauden dozenaka kasuena ere, horiek ere indarkeria matxistaren biktimak bait dira.
Erakusketatik haratago
Puertas proiektua oso tresna erabilgarria izan da genero-indarkeriari buruz beste ikuspegi batetik hausnartzeko; izan ere, erakusketaren ondorioz, oso ekimen aberasgarriak sortu dira hainbat arlotan, eta horiek proiektua aberastu dute.
● Puertas / Ateak kartzelan
Bartzelonako Brians 1 espetxeko hezitzaile eta psikologoen taldea harremanetan jarri zen Dimensión - Rezinkekin, zentroko presoekin ateak erreplikatzeko. Dimensión-etik proiektuaren metodologia eman zieten, eta prozesuan lagundu zieten. 13 presok hartu zuten parte ekimenean, eta bakoitzak ate batean jaso zuen arazo horri buruzko ikuspegia eta gogoeta.
2019ko azaroaren 25ean espetxeko patioan erakutsi ziren presoek egindako ateak. Jardunaldi horretan Puertas / Ateak proiektua ere bertan izan zen. Ateak erakusketan parte hartu zuen artistetako batek, Txemyk, ate bat egin zuen espetxean bertan, Brians 1-eko erakusketara batzeko.
● Ate literarioak
Erakusketa Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroan egon zenean, bertan egiten ari zen Kontakizun Laburren Tailer Aurreratuko irakasleak ate bat aukeratzeko eta ate horretan oinarritutako mikrorrelatoa sortzeko proposatu zien ikasleei.
● Ateak ikasgeletan
Urriaren 21ean eta 22an, Puertas / Ateak Proiektuak genero-indarkeriari buruzko tailer artistikoa egin zuen El Puerto de Santa Marian, Santo Domingo BHIko DBHko 4. mailako ikasleekin. Tailer hori emateko arduraduna erakusketan parte hartu zuen artistetako bat izan zen, Aritz Kabe.
● Ateak udaletxetan
Coruñako Udalak eta Urnietako Udalak jabetzan hartu dituzte beren herrietako biktimak gogorarazten dituzten ateak, Woody Jamesek eta Sandra Garayoak eginak, hurrenez hurren. Ate horiekin, bertan genero-indarkeriaren arazoa islatzen jarraituko dute.
● Ateen azken helmuga
Dimensión - Rezink-ek gordailuan utzi dizkio ateak Emaús Gizarte Fundazioari, proiektuan parte hartzeagatik eskerrak emateko. Emausek ate batzuk puntualki azaltzeko aukera proposatu du, arazo hori agerian uzten jarraitu ahal izateko.
Hauek izan ziren eskuzabaltasunez Puertas / Ateak ekimenean parte hartu zuten artistak:
Ángela Alonso, Marcos Navarro, Marc Pe, Mr. Sor2, Eva Mena, Higinia Garay, Fortun, Ruth Juan, Veronica Werckmeister, Diego Besné, Ibai Maritxalar, Irantzu Lekue, Oscar Casla, Susi Quiu, David Tavares, Susana Blasco, Imanol Andonegi, Juan Álvarez, Amaia Arrazola, Nagore Olarra, Txemy, Woody James, Javi Roldán Pin, Xabier Anunzibai, Goretti Aranburu, Aritz Kabe, Gato Urbistondo, Natalia Albéniz, Judas Arrieta, Laura Miner, Mari Matraka, María Ríos, Ramon Zabalegi “Zumitrenko”, Nerea Urrestarazu, Abel Barcenilla, Belén Lucas, Haizea Merino, Miryam Artola, Guille Viglione, Iñaki J. Areizaga, Naiara Palacios, Rosario Cornejo, Nagore Legarreta, Bàlu, Iñaki G. Holgado, Paoletta Balmelli, Garikoitz C. Murua, eta Sandra Garayoa.
Puertas / Ateak erakusketa, datuetan
Erakusketa-ibiltaritzak 6 autonomia-erkidegotara (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Asturias, Galizia, Valentziako Erkidegoa eta Aragoi) eta 11 hiritara eraman du proiektua.
Guztira, 3 milioi ikusle inguru izan ditu, eta 50 inpaktu baino gehiago komunikabide garrantzitsu hauetan: Cadena SER, TVE, La Sexta, COPE, RNE, El Mundo, Huffington Post, Mundo Deportivo, AS, El Plural, El Diario.es, AD, Yo Dona, EiTB, TV Galicia, Diario Vasco, El Correo, La Nueva España, El Comercio, El Faro de Vigo, Deia, Heraldo de Aragón…
Indarkeria matxistaren datuak Espainian
Espainian, 700.000 emakume tratu txarrak jasaten dituzte urtean. Genero-indarkeriagatik 41 emakume hil dira 2020an, eta 1.074 2003tik. (*)
*Genero-indarkeriaren aurkako Gobernuaren ordezkaritzaren datuak
Zer da Rezink?
Rezink Dimensión publizitate-agentzia ohiaren gizarte-berrikuntzako laborategia da. Gizarte-proiektuak asmatzeko eta garatzeko kanala, Dimensión enpresaren sormen-ahalmenarekin. #BilletesDeAquí, Shamehome.com, Refugees edo Welhome.org dira, besteak beste, merkataritza txikiaren krisiaren, genero-indarkeriaren edo errefuxiatuen krisiaren inguruan, hauek ikusarazteko eta kontzientziatzeko abian jarri dituzten ekimenetako batzuk.
Proiektuaren xehetasun guztiak erakusketaren webgune ofizialean ikus daitezke: www.puertas.art.
Puertas / Ateak-en sare sozialak:
https://Facebook.com/47Puertas
https://Instagram.com/puertas.art
https://Twitter.com/PuertasExpo
Traola:
#PuertasExpo
Informazio gehiago edo elkarrizketak eskatzeko, jarri harremanetan mesedez Jon Martijarekin, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla., edo 658 727 585 telefonoan.