Argazki erakusketa Loiolako kultur-etxean

 

Donostiako Loiola auzoko kultur-etxean argazki erakusketa bat zabaldu da. Argazki hauek auzoan bertan dagoen Uba bideko egoitzan bizi diren pertsonek atera dituzte, Emaúsek kudeatzen duen eta Gipuzkoako  Foru Aldundiko Gizarte Politiken sailaren zerbitzua. Erakusketa ikusgai egongo da otsailak 12 arte.

Erretratutik, paisaiaren argazki batera, erakusketa honetan mota guztietako irudiak ikus daitezke, UNEAK EHIZATUZ izenburua duen lanean. Argazkiak prozesu baten emaitza dira, lau hilabeteko prestakuntza bat izan duena, eta bere helburua izan da aldizkari bat editatzea, diseinatzea eta idaztea. Modu honetan lan egiteak komunitateko lana eta erlazioak errazten ditu, bai egoitzan bertan bai egoitzatik kanpo. Era berean, beraien ahotsak adierazteko bide bat eskaintzen die. Hau burutzeko argazkilaritza gaitasuneko ikastaro txiki bat gauzatu dute, Joseba Parron argazkilari profesionalaren eskutik.
Ikastaroa horrela garatu da

 

Aldizkariaren izenburua UBA-BIDETIK da eta atera berri da bere lehen atala. Bertan hainbat elkarrizketa irakur daitezke, horietako hiru Ubako ingurunearekin erlazionatuta, Txomin eta Loiola auzoak eta Ametzagaina parkea bezala. Elkarrizketen bidez azterketa bat egin ahal izan da ikuspegi historiko batetik, denboran zehar inguruneak izan dituen aldaketei buruz eta nola aldatuko den hurbileko etorkizunean. Era berean, aldizkariak, paperean eta birtual bertsioan editatua izan denak, denbora-pasak edo egoitza bertako pertsonei ahotsa emanez atalak ditu.


2021 01 27 15 40 13 UBA BIDETIK by Grupo Emaus Fundacion Social issuu

 

Aldizkaria aurki daiteke Loiolako eta Intxaurrondoko kultur-etxeetan, baita Txomin Lanberriko bizilagunen elkartearen egoitzan. Emaúseko web orrian ere kontsultatu daiteke aldizkaria.

Momentuz aldizkariaren maiztasuna ez da zehaztu, baina badirudi oraindik gogotsu daudela hurrengo atalean lanean jarraitzeko. ELKARBIDEAK proiektuan txertatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak sailaren babesarekin burutzen dena.