Moda jasangarriko bilduma berria Gipuzkoako kostaldean inspiratua
Horrela dira TELA MARINERA produktu berriak, 2021eko sindesperdicio markako bilduma, ekonomia sozial eta zirkularrean oinarritua, Donostiako Ondarreta eta Kontxa hondartzetako toldo eta karpen olana zaharrak aprobetxatzen ditu poltsa, motxila, diru-zorro, nezeser… bihurtzeko
sindesperdicio marka, bertakoa eta solidarioa da eta uda honetan markarentzat bultzada eta garai berria zabaltzen da, web berria, irudi korporatibo berria eta TELA MARINERA bildumaren diseinu berria plazaratuz, Jone Pujana diseinatzaile berriaren eskutik, AEGn formatua.
Kantauri isurialdeko kresal eta hondar ametsez beteriko bilduma "txuri-urdin" berri hau, 2017ko udan TELA MARINERAREN lehen edizio bihurtu ziren hondartzako olanetatik geratzen zen stocka aprobetxatzeko sortu zen, eta, uda horretan nahikoa harrera ona izan zuen.
Ordutik, diseinua eta kontzeptua aldatu dira, orain Gipuzkoako beste enpresa batzuetatik datozen beste hondakin batzuk sartzen baitituzte: Irizar autobusetako eserlekuen larru zatiak, Astore eta Ternua enpresetako kremailerak eta Emaúseko, ohiko bilketetan eskuratutako forrua; izan ere, sindesperdicio, nabarmendu behar da, Emaúsen Upcycling marka dela.
Modu honetan, esperientzia zirkularrago bihurtzen da eta hasiera batean hainbat hondakin ziren horretatik, produktu bakarra eta errepikaezina izatera pasatzen da, ez direlako bi produktu berdin ateratzen.
Zoragarri ez-perfektuak, olanaren erabileraren inperfekzio txikiekin, oraindik ere balio handiagoa emanez eta gauzak ongi egitearen espiritua mantenduz, su txikian, bertan, Arrasaten, eta, ekonomia solidarioan oinarritutako enpresa baten bidez.
Hondakin berri bat baliabide batean bihurtua, eta, aldi berean, aukera berri batean
sindesperdicio Emaús Gizarte Fundazioaren poltsen, bulego-artikuluen eta bestelako objektuen marka da, eta 2009an sortu zen, toki-, gizarte- eta ingurumen-bokazioarekin, Donostiako Udalaren laguntzarekin. Udalarekin akordio bat sinatu zen, eta haren bidez, publizitate-olanak ematen zaizkio erakundeari, hauen bizitza baliagarria amaitu ondoren.
2013an, online salmentarako urrats bat eman zen, bere lehen e-commerce webgunea sortuz. Eta handik gutxira, publizitate-banderatxoekin ez ezik, beste material batzuekin ere esperimentatzen hasi zen, baina filosofia berari eutsiz. TELA MARINERA 21en egungo bilduma Jone Pujanaren diseinuaren emaitza da.
Produktuak www.sindesperdicio.es webean aurkitzeaz gain, Emaúsen bigarren eskuko dendetan eskuratu ahal izango dira: Arrasateko Ekocenter-ean eta Mundaizeko Faktory-n, baita Donostiako Aquariumeko dendan eta Kursaal-eko Six Store marka-anitzeko dendan ere.