Gipuzkoa Merkatariak Federazioak eta Emaús Gipuzkoa gizarteratzeko enpresak proiektu berritzaile bat abiarazi dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Departamentuaren babesarekin. Proiektu berritzaile honen helburua da, altzarien sektorean ekonomia zirkularra eta berrerabilera sustatzea.
Horretarako, Lurraldeko altzari-hondakinen egungo kudeaketaren azterketa egin ondoren, proba pilotu bat hasi da, Donostian, Oiartzunen, Azpeitian, Soraluzen eta Tolosan kokatuta dauden hamar saltokik parte hartzen dute, eta, produktu berri bat saltzen dutenean altzariak biltzeko zerbitzua eskainiko zaie. Horrela, altzariak zaindu egiten dira eta haien balio-bizitza luzatzen da.
Horrez gain, altzari horietako batzuk eraldatu egingo dira, eta espazio jasangarriak sortzeko eta diseinatzeko balioko dute. Emaúsek sustatzen duen zerbitzu berri bat da, upcycling-aren berezko markaren izenean “sindesperdicio”.
Esperientzia honetan parte hartzen duten hamar saltokiak dira:
• Muebles Anber
• Bbestudio
• Muebles Martín
• Kibuc Gure Ametsa
• Muebles Hnos. Benito Anaiak
• Eurosofa Gipuzkoa – Sofarium
• Schmidt Donostia
• Confort & Co
• Muñazabal Altzariak
• Cocina Gros
Datozen hilabeteetan aztertuko da ea proba hau saltoki gehiagotara zabaldu daitekeen eta ea Lurralderako ingurumen-irtenbide jasangarria den.