2022 02 21 18 59 25 Window

 

Gipuzkoako altzari-saltokiekin sinatutako hitzarmenak bere bidearen erdia egin du

2022/02/21

IMG 20220221 WA0006

 

“Arrakastatsua”, horrela deskribatzen dute proiektuari atxikitako saltokietan altzariak erosi dituzten partikularrei beren etxeetan altzariak jasotzeko esperientzia pilotua, Emaúsek, Gipuzkoa Merkatariak Federazioa eta GFAk hitzartua.

Hauek dira esperientzia pilotuan parte hartzen duten Gipuzkoako saltokiak: Muebles Anber, BbEstudio, Muebles Martín, Kibuc Gure Ametsa, Muebles Hnos. Benito Anaiak, Eurosofá Gipuzkoa-Sofairum, Schmidt Donostia, Confort&Co, Muñazabal Altzariak eta Cocina Gros. Saltoki hauetan tamaina handikoak kentzeko doako zerbitzua eskaintzen da, Emaús Gipuzkoa gizarteratzeko enpresaren aldetik.

Orain arte egindako frogan, parte hartu duten saltokiak Emaús Gipuzkoari eskatzen joan dira altzariak kentzeko, bai bezeroen etxeetatik bai saltokien biltegietatik.

Bilketa hauek gauzatzen bi ingurumen-irtenbide garrantzitsu lortzen ari dira. Alde batetik, altzariak kentzeko ibilbide jasangarriagoak planifikatu daitezke logistikoki, eta, bestetik, altzari horiek berrerabiltzeko kota benetan onargarriak lortzen ari dira, hondatuta ez daudelako, kalean jasotzen direnekin konparatuz. Berrerabilera horrek tamaina handiko hondakinak zabortegian uztea murrizten laguntzen du, eta, ondorioz, ingurumen-kutsadura ere murrizten da.

Hamar saltoki horiek proba honetan laguntzeko duten jarrera onak beste ondorio garrantzitsu bat ere ematen du: tamaina handiko hondakinek altzariaren sektore horretan sortzen duen kezka, eta ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izan dezaten kudeatzeko interesa.

Hamar saltoki hauek aitzindariak dira beraien sektorean, ekonomia zirkularreko esperientzia batean parte hartzen. Esperientzia horretatik lortuko da, ziur, behar den ikaskuntza, gero eta iraunkorragoa izango den Gipuzkoa baterantz aurrera egiten jarraitzeko.