Irailaren 13an, Arrasateko EcoCenter berriak urtebete bete zuen ateak berriro ireki zituenetik moda solidarioaz, kalitatezko altzariez eta etxetresna elektriko zaharberrituez gozatu nahi duten guztientzat. Dendaren estetikan erabateko eraldaketa izan zen Debagoiena inguruko bezeroengandik gertuago egoteko. Orain, urtebete geroago, komunikazio hurbilago bat sortzea pentsatzen ari gara, izan ere urte asko daramatzagun Arrasaten, jende asko dago ezagutzen ez gaituena edo gaizki ezagutzen gaituena. Horregaitik, gure sormen estrategia publizitate kanpaina bat egitean oinarritzen da, zeinetan zeharka gure publikoari eragiten dioten bideo pieza desderdinak sortuko ditugun. Segur aski gure EkoCenter berria zure interesa esnatuko duela eta azkenean errepikatuko duzula!

 

2022 11 10 13 51 10 Window

Eraldaketa, txertatze enpresan lan egiten duten langileek egin dute eta txuria kolore nagusia izanda dendaren irudi berria lortu dute. Horrez gain, EkoCenter berria bultzatzen duen giroak “underground” eta “vintage” estilokoa da eta 1950-2000 urteetara garraiatzen zaitu.

Aldaketa egiterakoan originaltasuna ere izan da kotuan hartu den kontzeptu nagusienetako bat, garbigailu zaharren karkasekin sortutako erakusmahaietatik hasita, 3 hozkailuren fusiotik liburu-apalategi bat sortu arte. Gure produktuei begirada bat botatzen momentu atseginak pasa nahi duenarako argiz eta kolorez betetako denda da; batez ere, giro eroso, garbi eta librea sortzen duena. Duela urtebete eta hilabete bat egindako lanak proposatzen ditugun produktu desberdinen birbanaketa eskaintzen du. Ehungintzan, emakume, gizon eta umeen atala dugu; era berean, sindesperdicio (sindesperdicio.es) markari eskainitako zati bat dago “upcycling” poltsak eta osagarriak lantzen dituena. Gure EkoCenter-eko beste gune protagonistetako bat Brocante eremua da eta hau da bere gorakada hilabetea. Bukatzeko, ezin dugu alde batera utzi saltzen ditugun kalitatezko altzariek eta etxetresna birmoldatuek dendaren zati oso garrantzitsua osatzen dutela.

 

2022 11 10 13 51 27 Window

EkoCenter-aren berritzeak fundazioaren oinarrizko balioak mantentzen ditu, hau da, ekonomia zirkularrean eta solidarioan oinarritutako kontsumo jasangarri eta solidarioa. Gainera, dendari eman zitzaion 180 graduko bira honen helburua Debagoiena bailarako biztanle gehiagoren arreta erakartzea eta Debagoieneko biztanleen artean ekonomia zirkularraren erreferente bihurtzea da.

 

2022 11 10 13 51 57 Window