PRENTSA OHARRA

2023/06/6

 

- Erakundeak 14 lanpostu berri sortu ditu CEPESek eta Europako funtsek finantzatutako Lehiakortasun eta Berrikuntza Plan baten esparruan

- Tokiko mailan egiten den ehunen berrerabilera %15eraino igo da, Espainiako batez bestekoa baino bost puntu gehiago

- Tresna elektriko eta elektroniko txikien berreskurapena %49koa da

- Tamaina handiko hondakinen kasuan, %76ra iristen da etxeko bilketan

 

 cepesfinal5

 

Emaús Gipuzkoak %16 handitu du ekonomia zirkularrari lotutako enplegua gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonentzat, CEPESek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatutako Lehiakortasun eta Berrikuntza Plan bati esker. Plan hau 2021eko ekainean jarri zen abian, egoera zaurgarrian dauden pertsonei enplegu-aukera bat eskaintzeko eta giza eta lan gaitasunak indartzeko. Gaur egun, erakundean 67 pertsonek egiten dute lan, eta horietatik 38 erakundearen gizarteratze- eta laneratze-programetan parte hartzen dute.

Emaús erakunde aitzindaria da duela 40 urte baino gehiagotik ekonomia zirkularra sustatzen, bazterketa-arriskuan dauden pertsonak laneratzen laguntzeko lan egiten duena. Bere lan-ildoen bitartez, erakundeak ehungintzako produktuen, altzarien eta tresna elektriko edo elektronikoen bizi-zikloa luzatzen du, eta, aldi berean, lanpostu berriak sortzen ditu egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat.

Azken bi urte hauetan garatutako Lehiakortasun Planaren esparruan, erakundeak aurrera egin du bere negozio-arlo guztien kudeaketan, eta horietako bakoitzean abiarazi ditu, enplegua sortzea, berreskuratze-tasak handitzea eta berrerabilitako unitate bakoitzeko emisioak saihestea posible egin duten ekimenak. Ezarritako hobekuntza-ekintzen ondoren, ehungintzaren tokiko berrerabilpen-tasa %15ekoa da, etxetresna elektriko txikiena %49koa da; eta etxez etxeko bilketetatik datozen tamaina handiko hondakinena %76koa.

 

cepesfinal1

 

Hobekuntza ekintzak lan-ildoen arabera

Ehun-segmentuan garatutako ekintzei esker, tokiko berrerabileraren zifra 5 puntu igo da, %15ean kokatzen da -Espainiako batez bestekoa baino 5 puntu handiagoa-. Emaúsek teknologian, logistikan eta digitalizazioan, bigarren eskuko ehungintzari lotutako prozesu guztiak hobetzeko, edukiontzi adimenduetan edo gune pribatuetan kokatutako edukiontzietatik hasi eta ehunen sailkapenera eta merkaturatzera arte. Hilabete honetan bertan, Hernanin eta Errenterian irekiko diren bi denda berriekin, Emaúsek bere merkataritza sarearen berrikuntza eta hedapen prozesua amaituko du, Arrasateko Ekocenter-a eraberritu eta 2022an Donostian denda berri bat ireki ondoren. Emaúsek 1.000 tona ehun baino gehiago kudeatzen ditu urtean Gipuzkoan. Ehungintza munduko bigarren industria kutsagarriena da, eta NBEren arabera, karbono-isuri globalen %10 eta itsaso eta ozeanoetako kutsaduraren %20 eragiten du.

Bestalde, bi urte hauetan, Emaús Gipuzkoak tresna elektriko eta elektronikoak konpontzeko eta berregokitzeko protokolo berriak garatu ditu, etengabeko prestakuntzarako neurri estrategiko gisa. Eskainitako berreskuratutako produktuen bolumena ere handitu egin da: etxetresna elektriko txikien kasuan (lanparak, txigorgailuak, etab.), berreskuratze-zifra oso altuak lortzen ari da, %49; tamaina handikoen berreskuratze tasa (garbigailuak, hozkailuak, etab.), aldiz, ez da lortu %5 gainditzea. Ildo horretan, Emaúsek lanean jarraituko du saltokiak sentsibilizatzeko, erretiratutako tresna horiek begiratzeak eta berrerabiltzeko baimendutako zentroetara bideratzeak duen garrantziaz. Aurreikuspenen arabera, munduko zabor elektronikoa %30 haziko da 2025era arte. Modu okerrean birziklatutako hozkailu batek berotegi-efektuko gasak isurtzen ditu atmosferara, auto batek 15.000 kilometrotan egiten dituen isurketen baliokidea.

Tamaina handiko hondakinen kudeaketari dagokionez, Emaúsek lankidetza-hitzarmenak egin ditu administrazio publikoekin, Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin eta tokiko enpresekin (esaterako, Muebles Lufe), baztertutako altzariak kalean ez uzteko eta berrerabiliak izan daitezen. Arlo honetan, gainera, Emaúsek espazio jasangarri pertsonalizatuak sortzeko zerbitzu berri bat jarri du martxan, berrerabilitako altzariekin, enpresei eta erakundeei zuzenduta. Donostiako Zinemaldia, A Babor azoka edo Mendibil merkataritza-gunea izan dira zerbitzu berritzaile honen bezeroetako batzuk. Ekimen horiei guztiei esker, 2022an ia 75.000 kilo altzari berrerabiltzea lortu zen, hau da, 40 miloi litro ur aurreztu ziren -sei aulki eta jantokiko mahai bat berrerabiltzen baditugu 15.000 litro ur aurrezten ari gara. Etxez etxeko bilketan, berrerabilpen-tasa %76koa da.

 

2021 12 09 13 20 42 NW ihobe.docx Word