Donostia/San Sebastian, 2023ko azaroaren 15ean

 

Klima-larrialdiak desafio egiten dio gure gizarteari, eta Emaús Gizarte Fundazioan erronka horri heltzeko ez ezik, hausnarketa eta ekintza kolektiboa sustatzeko konpromisoa ere hartu dugu. Ikaskuntzaz, elkarrizketaz eta partaidetzaz betetako egun batera gonbidatzen zaitugu. Bertan, komunitate zirkularrak eraikitzen lagundu ahal izango duzu, erantzun konbentzionaletatik haratago joanez eta aldaketa-eragile nola izan gaitezkeen galdetuz. Hitzordua azaroaren 22an izango da, goizean Aquariumean 10:00etatik 13:00etara; eta, arratsaldean Naturkliman (autobus bat jarriko da eraiki bioklimatikora iristeko), 15:30etatik 18:00etara.

Goizean zehar, hainbat galdera erantzuten saiatuko gara, hala nola komunitate zirkularrak nola irudikatzen ditugun, klima-larrialdiari nola aurre egin behar diogun, edo inplikatutako eragileak edo erakundeak nortzuk izan behar diren. Programa hemen ikus daiteke. Hauek dira goizean zehar erantzuten saiatuko garen galdera batzuk, komunitate zirkular bat zer den definitzen duten ideien hazitegi moduko batean. Adituek eta jardunbide egokiak ezagutzen dituzten pertsonek beren ezagutzak, esperientziak eta ikuspegiak elkarbanatuko dituzte, auzo edo herri bat KOMUNITATE ZIRKULAR izendatzeko definitu behar dituzten alderdiak inspiratzeko.

 

haziguneak

 

Arratsaldean, aro digitalean ingurumen-komunikaziorako modu berriak birpentsatzeko, sortzeko eta elkar-banatzeko gako zehatzak aztertuko ditugu. Programa hemen ikus daiteke. Komunikazioak, baita ingurumenekoak ere, aldaketa nabarmenak izan ditu, bereziki Internet sartu zenetik. Sare sozialak, bideoak, testuak, irudiak… erabili eta botatzeko beste hainbeste produktu bezala kontsumitzen dira. Bitartean, ahal den moduan mantentzen da ikerkuntzako ingurumen-kazetaritza edo kazetaritza-zientifikoa, formula tradizionalagoen bidez informazioa erronka gisa mantentzen jarraitzen dutenak. Ingurumen-komunikazioan adituek, kazetariek edo influencer-ek parte-hartze formatuan eta tailerretan esku-hartu ondoren, kontatzeko modu berriak aztertuko dira, ekintzak sustatzeko eta komunitate zirkularrak sortzen eta mantentzen laguntzeko.

Bat egin Emaúsekin eta landatu irtenbide sortzaileen haziak, tokian-tokian errotu eta global mailan loratu daitezen, gure komunitateak indartuko dituzten eta klima-aldaketa geldiarazten lagunduko duten alternatibak sortuz.

Plazak mugatuak dira.

 

Esteka honetan izena eman dezakezu : 

https://forms.gle/EpmmXXo6rt33vVbd9

 

 

Jardunaldia Ingurumenaren Europar Astean egiten da, eta Aldundiko Ingurumena eta Lankidetza Sailen eta Donostiako Udaleko Lankidetza Zinegotzigoaren babesa du.