Emaúsen Nomada Jaialdia:
Kultura eta partaidetza kolektiboaren artean ohikoa ez den begirada bat gizarte inklusiboagoak eraikitzeko
Nomada jaialdia kultura eta gizarte garapena uztartzen dituen ez ohiko kultura jaialdia da, gizartea eraldatzeko eta leku inklusiboagoan bihurtzen laguntzeko. Nomada Jaialdia ekitaldi ibiltaria da, ikusgai eta ikusezin den horren arteko mugei, entzuten diren eta isilean geratzen direnen arteko mugei aurre egitea bilatzen duena. Etengabeko mugimenduan dagoen topagune eta elkargune gisa aurkezten da. Jaialdi honek gizarte bazterketa egoerei edo arriskuko egoerei aurre egiten dieten hainbat pertsona eta kolektibo biltzen ditu, lurraldeko gizarte erakunde eta kultur eragileekin batera.
Emaús Gizarte Fundazioak kudeatzen dituen Gizarte Politiken sarearen titulartasun publikoko zentro ezberdinetan hainbat prozesu kultural landu dira. Bere baitan interesgarriak diren prozesu hauek, denbora tarte berdinean eta ezohiko jaialdi honen babespean gauzatuko dira, normalean entzuten ez diren pertsonen ahotsak entzuteko aukera emanez. Hitzei buruzko tailer bat, serigrafiari buruzko beste bat, etxebizitzarako eskubidea aldarrikatzeko sorkuntza kolektiboko tailer bat, bizitza-istorioak adierazteko hondakinez egindako txotxongilo erakusketa bat, mundua aldatzeko gogoak elkartutako emakumeen antzerki bat, edo hainbat ikuspegitatik ateratako argazkiak dira programa xehatu honetan jasotzen diren jardueren eta tailerren zati bat.
Jaialdia lau leku ezberdinetan egingo da. Lehena Tabakalerako Kutxa Kultur aretoa izango da, bertan, datorren ostegunean, azaroak 23an, arratsaldeko 18:00etan “Feminismoa, Kultura eta Erresistentziak” izenburupean solasaldi bat ospatuko da, Eugenia Tenenbaum, Mafalda Saloio eta Soraia Ronquilloren eskutik. Interesa duen edonori irekitako gunea.
Hurrengo agertokia Mundaiz kaleko Emaúsen denda izango da, Faktoryn. Bertan, azaroaren 25-26-27an ARTIBISMOAri buruzko asteburu osoko tailerra egingo da, EN MEDIO enpresaren eskutik. Parte hartzea doakoa da eta plaza mugatuak dira; plaza erreserbatzeko izena eman behar da. Asmoa da sorkuntza kolektiboa egitea etxebizitza-eskubidea aldarrikatzeko. Artibismoa artea eta aktibismoaren arteko hibridazio bezala definitzen da. Aldarrikapen- eta erresistentzia-artea. Artea aldaketara eta eraldaketara bideratutako komunikabide bihurtzen da, arte-sorkuntza akademikotik edo museo-sorkuntzatik gizarte-espazioetara mugitzen den hizkuntza, hezkuntza-tresna bihurtuz.
Azaroaren 26an Nomada jaialdia kalera aterako da, hain zuzen ere, Gipuzko Plazara. Bertan, hainbat tailer proposatuko dira, hala nola, hondakinak oinarri hartuta etxeak kolektiboki sortzea, bereziki kartoizko etxeak; hitzen tailerra, serigrafia tailerra, hondakinak oinarri hartuta txotxongilo egitea, argazkigintza… Hori guztia begirada ezberdin eta ezohikoetatik abiatuta. Arte Ederretako Fakultateko irakasleak, Ignacio Perez-Jofrek, KARTOIZKO ETXEAKen sorkuntza kolektiboa lagunduko du, lan honen emaitza bezala auzo, hiri baten instalazio bat eraiki ahal izateko, hirigintzari, arkitekturari, desberdinkeriari eta bizitegi-bazterketari buruzko pentsamendu kritikoa eraikitzeko.
Azkenik, azaroaren 27an, astelehenean, LAS PODEROSAS antzezlana taularatuko da Antzoki Nagusian, mundua aldatzeko, eskubideak defendatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria guztiekin amaitzeko gogoak elkartutako emakumeen hausnarketa. Halaber, ADOS TEATROAren dokumental bat ikusi ahal izango da. Sarrera doakoa izango da eta 17:00etatik 19:30etara izango da.
Informazio gehiagorako, elkarrizketak…
MÁS : https://nomadaemaus.com/
Harremana : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.