Herrialde garatuetan bizi den egungo egoerak gizartean barneratuta eta baztertuta egotearen artean dagoen lerro estua erakusten digu, edozein egoeraren aurrean pertsona guztiek dugun ahulezia. Horrez gain, egiturazko pobrezia bat existitzen dela erakusten digu, betiko pobrezia, egun inoiz baino ahaztuago dagoena pobre berriek bizi duten egoera larriaren aurrean.
Emaús Taldeko gizartea sailak marjinazioaren errealitatearekin, gizarte deserrotzearekin, bazterketarekin edo azpigarapenarekin etengabeko harremanean dago. Errealitate hau ongi ezagutzen duen bezala, erakundeak bereak dituen hainbat programa eta metodologia desberdin garatu ditu, egoera nahasi hau aurkezten den gradu desberdinen ezaugarri espezifikoei erantzuteko helburuarekin.
Hori horrela, Emaús Taldeak programa eta proiektuak garatzen ditu, egonaldi aldakorrekin eta zerbitzu desberdinekin, programa bakoitzak jarraitzen dituen helburu zehatz desberdinen arabera.
Harrera eta balorazioa Portuenea
ISLA, BIDE, emantzipazioa eta UBA III Programak