bolsas, banco de alimentos, zinemaldia

Zinemaldiko alfonbra gorria izatetik birziklaturiko poltsa solidario izatera

Emaus Gizarte Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamenturekin, Zinemaldiarekin, eta SpanSet Villabonako enpresarekin batera, mila poltsa berrerabilgarri baino gehiago eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari, Zinemaldiaren azken edizioan erabilitako alfonbra gorriarekin egindakoak. Ekonomia zirkularra, gizarte-inklusioa eta konpromiso solidarioa uztartzen dituen ekimena da, Zinemaldiaren elementu enblematikoenetako bati bigarren bizitza bat emanez. 

Emaus Gizarte Fundazioaren gizarteratzeko eta laneratzeko tailerretan egin dira poltsak, Zinemaldian instalatutako moketa jasangarriaren 1.840 metro koadro oinarri hartuta. Moketa hori % 100 birziklatua eta birziklagarria da, eta SpanSet enpresa gipuzkoarrak emandako ehun berrerabiliz egin dira poltsak. Hori egiteko, ehunka lan-ordu inklusibo egin dira, eta lan-aukerak sortu dira zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzat. 

Poltsak egoera ahulean dauden familien artean elikagaiak banatzeko erabiliko dira, Elikagai Bankuaren gizarte-lana indartuz eta jaialdian hasitako ekonomia zirkularraren zikloa itxiz. Alfonbra gorria berrerabiltzeak, gainera, hondakinak sortzea saihestea eta baliabide naturalen kontsumoa murriztea ahalbidetu du, klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduz. 

Proiektuak eragin zuzena du lurraldean ere: lan-poltsak egiteko, 300 lanordu inklusibo baino gehiago egin behar izan dira, eta enplegu sozialki arduratsua sortu da. Gainera, alfonbra gorria berrerabiltzeak aukera eman du 1.239 kg CO2 en emisioa saihesteko eta 320.460 litro ur aurrezteko, eta, horrela, indartu egin da klima-aldaketaren aurkako borrokari eta baliabide naturalen kudeaketa jasangarriari egindako ekarpena.