
(H)ARITUZ Komunitatea sortzen Euskal Herria eta Costa Rica-tik
Sare mota ezberdinak daude.Badaude arrantza sareak, gerturatzen diren arrainak bertan harrapatuta gelditzeko botatzen direnak…Eta badaude puntu sareak ere.Korapilo batekin hasten diren sareak eta tamaina eta kolore ezberdinak elkartuz sortzen direnak,Hau da eraiki nahi dugun sare mota. Ezohizko egoera batean gaude. COVID-19-aren hedapenaren bizkortasunak sortutako osasun-larrialdiak agerian jarri du gure egunerokotasunean …