DONOSTIA INKLUSIBOAGOA LORTZEN LAGUNDUKO?

 

Sheila Emaús hezkuntza eta intzidentziako teknikaria

Emaus Gizarte Fundazioan komunitate inklusiboak eraikitzeko ari gara lanean, denak parte izango garen Donostia bat sortzeko asmoz. Horretarako, hurrengo mapa sortu dugu Ubako inklusio zentroaren partaideekin batera. Bertan, kirola, ibilaldi edo ekitaldi kultural ezberdinaz gozatzeko tokiak agertzen dira, beti ere, era aske eta doakoan. Horixe bera delako gustatzen zaiena, eta era honetan hasten direlako bizi diren komunitatearen parte sentitzen.

Toki hauetara joateak, gure lagunak ikusteak, pertsona berriak ezagutzeak, hiriaren bizitza sozialaren parte sentitzea baimentzen gaituen heinean, ematen baitira bizitza komunitarioaren parte izatearen lehenengo pausuak, inklusioa sustatuz. Horregatik, Emaus Gizarte Fundazioan, etorri berriek aukera hau edukitzea nahi dugu, beraien giza-harremanak garatzeko toki hauek ezagutu ditzaten.

Eta zuk, komunitate honen parte zarela jada, gustuko duzu kirola dohain egitea? Edo beste biziera anitzak ezagutzea ekitaldi kultural ezberdinetara joanez? Paseatzea duzu gustuko eta, horri esker, hiriko txoko hoberenak ezagutzen dituzu? Orduan, mapa hau gustuko izango duzu ere. Eta, gainera, hau osatzen lagundu gaitzakezu. Animatzen zara?

Hala bada, iruzkin bat utzi dezakezu blog honetan, gaurtik hasita abenduaren 2 arte eta amesten ditugun komunitate inklusibo eta ekitatibo horien eraikuntzan lagunduko diguzu.

#BiziHezi @D_Entremundos

Harremanetarako: s.padrones@emaus.com

943367534 (Sheila)

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *