Argazkia eta elkarrizketa soziala Deustuko Unibertsitatean

Argazkia eta elkarrizketa soziala Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu gara belaunaldien arteko elkargune bat eta trukerako gune bat sortzeko, ikasleak gizarte-bazterketako prozesuei buruz sentsibilizatzeko eta haien egiturazko kausak ulertzen laguntzeko.

Ekimen horretan 35 ikaslek eta Munto egoitza-zentroko 6 erabiltzailek hartu dute parte, eta elkarrizketa aberasgarria sortu dute esperientziaren eta prestakuntzaren artean.

Parte-hartzea esanguratsua izan da: Munto egoitza-zentroko 20 erabiltzaile inguruk eta guztira 120 ikaslek hartu dute parte ekimenean. Ginkanak tresna gisa erabili dira erabiltzaileen gaitasunak eta jarrerak agerian jartzeko ohikoa ez den ingurune batean, eta, aldi berean, hezkuntza-komunitateko kideekin harreman aberasgarriak sustatzeko.