Baheketa- edo screening-tresna
Erreferentziazko gizarte-zerbitzuetara jotzen duten pertsonen arrisku sozialaren edo konplexutasunaren maila zehazteko baheketa- edo screening-tresna bat diseinatu da, hasierako diagnostikoa eta hurbilketakoa egiteko aukera emango diguna, arriskurik dagoen edo ez identifikatzeko, bai eta arriskua mailakatzeko ere, ibilbide bereiziak agintzeko abiapuntu gisa. Hala, tresnak aplikazio eta erabilera arin eta erraza izatea lortu nahi da, Gizarte Zerbitzuetako profesionalei arreta-premia konplexuak dituzten pertsonak identifikatzen laguntzeko diseinatua, bai eta gizarte-zerbitzuek behar dituzten laguntzen eta testuinguruen intentsitatea sailkatzen laguntzeko ere.
Diseinatu ondoren, 2024an barne-trebakuntza eta -prestakuntzako prozesu bat eman zaie Fundazioko profesional batzuei, helburu bikoitzarekin:
- Hasierako diagnostikoak egiteko prestakuntza-prozesua egitea, tresna horretarako laguntza-elementu gisa hartuta.
- Tresnaren beraren proba pilotuak eta baliozkotze-prozesua egitea, aplikazioan lortutako emaitzak, profesionalek tresnaren erabilerari buruz duten gogobetetzea eta eskaintzen duen fidagarritasuna aztertuz.
Horretarako, hasierako bi prestakuntza-saio planifikatu dira, bai eta bi ikaskuntza-talde ere, zailtasunak, zalantzak eta erronkak konpontzeko etengabeko laguntza eskaintzeko, eta parte-hartzaile guztien artean jardunbide egokiak eta orientabideak partekatzeko, prestakuntza-prozesua gidatu duten bi profesionalen laguntzarekin.
ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK ETA/EDO LAGUNTZAILEAK:
Eraginaren adierazleak
Proba pilotua
Guztira 72 pertsonak egin dute proba pilotua tresnarekin, eta 19 profesionalek erabili dute.
Prestakuntza-saioak
Hasierako 2 prestakuntza-saio eman zaizkie 19 profesionali.
2 ikaskuntza-talde
Bi ikaskuntza-talde eratu dira, 8 eta 9 profesionalekoak, eta beste 3 saio egin dira talde bakoitzarekin, prestakuntza-prozesuari jarraipena emateko.
Gogobetetze handia
Gogobetetasun handia egon da gaikuntza-proposamenaren eta ikasketa-taldeen egokitasunarekin: 5etik 4,67ko puntuazioa.