2025eko memoria: funtsezko urtea Fundazioa eraldatzeko bidean
2025 urtea funtsezkoa izan da 2024an hasitako estrategia berria hedatzeko eta lan egiteko modua indartzeko; alegia, eraldaketa komunitarioan, lankidetzan eta bazterketa-egoeran nahiz bazterketa-arriskuan dauden pertsonei laguntzeko eredu hori indartzeko.
Hain zuzen ere, lan horren bidez, aurrera egin nahi dugu gizarte justuagoa, kohesionatuagoa, inklusiboagoa eta jasangarriagoa eraikitzen laguntzeko bidean, horretarako eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatuz lurraldeko beste erakunde, sare eta eragile batzuekin batera.
Urteko adierazle nagusien artean, hauek nabarmentzen dira:
- Eraldaketa komunitarioko 33 proiektu garatu ditugu, 62 erakunde laguntzailerekin batera, eta 1.826 pertsonaren partaidetzarekin.
- 3.055 pertsonari eman diegu bidelaguntza, inklusiorako gizarte-zerbitzuen bidez.
- 411 pertsonak jaso dute lanerako prestakuntza.
- 65 laneratze-lanpostu eduki ditugu.
- 2.359 tona baliabide bildu ditugu, eta horien % 35 berrerabili egin dira.
Urtean zehar hainbat ekimen bultzatu ziren hainbat esparrutan, sareko lana eta lurraldeko eragileekiko lankidetza indartuz. Hona hemen landutako esparruak: hezkuntza, kultura, kirola, kontsumo kontzientea, ingurumena, parte-hartzea eta euskara.
Inklusio-prozesuan pertsonei laguntzeari dagokionez, aurrera egin dugu arreta emateko ereduaren garapenean; hain zuzen ere, laguntzen jarraitzea, pertsonalizazioa eta komunitatearen babesa dira eredu horren oinarriak.
2025 urtea, gainera, garrantzitsua izan da Fundazioaren bilakaera-prozesuan, eta 2026an bide horretan jarraituko dugu.
Eskerrik asko horretan bidelagun zaituztegun pertsona eta erakunde guztiei.
2025eko Memoria osoa hemen kontsulta daiteke jada.