colorimetria

Emaus Gizarte Fundazioak tokiko merkataritza inklusiboa eta ingurumenarekiko arduratsua sustatzeko plan berri bat sustatu du, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzarekin

TALLERES

Emaus Gizarte Fundazioak aro berri bati ekin zion 2024ko urtarrilean, eta bere estrategia eta misioa berritu zituen, gizarte bidezkoago, kohesionatuago, inklusiboago eta jasangarriago batekin duen konpromisoa indartzeko. Estrategia horren arabera, bigarren eskuko dendak gune gakoak dira gizarte ekonomia zirkularraren ereduaren barruan; izan ere, salmenta-gune ez ezik, topaleku komunitario, eta sentsibilizaziorako eta partaidetzarako gune ere badira.

2025ean, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzari esker, Fundazioak plan berri bat jarri du abian tokiko merkataritza inklusiboa eta ingurumenarekiko arduratsua sustatzeko, eta, horretarako bere topagune eta dendetan jarduerak sortu ditu. Finantzatutako ekintzen artean, tailerren programa dago. Herritarrei bideratutako proposamen irekia da, ikuspegi sozialetik zein ingurumenaren ikuspegitik kontsumo arduratsurako modu berriak aurkitzera gonbidatzen dituena. 

Tailerren programa: ikasteko, sortzeko eta parte hartzeko gonbidapena

Tailerren programaren helburua da berrerabilera, konponketa eta moda jasangarria gizartera hurbiltzea eta publiko berriak erakartzea.

Tailerrak, gainera, aukera paregabea dira dendak kontsumo arduratsurako erreferentziazko gune bihurtzeko, esperientzia erakargarriak sortuz eta merkataritzaren eta komunitatearen arteko lotura indartuz.

Jarduera horien bidez, Fundazioak sustatzen dituen ibilbide soziolaboralak ere ezagutzera ematen dira, logistikan, tratamenduan eta merkataritza-eremuan txertatzeko postuak sortzen baitituzte, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak lan-merkatu arruntean sar daitezen. 

Jarduerak doakoak dira Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzaren finantzaketari esker, eta Emaus Gizarte Fundazioak Gipuzkoan banatuta dituen bigarren eskuko zazpi saltokietan egingo dira: sei denda propio — Arrasate, Donostia (2), Errenteria, Hernani eta Irun — eta korner bat Lazkaon, Biziola kontsumo-kooperatiban. Programazioa merkataritza-egutegira eta udalerri bakoitzaren komunitate-bizimodura egokitzen da, izaera hezitzailea, parte-hartzailea eta dinamizatzailea indartuz.

 

Tailerren programa

2025

  • Lazkao | Estilismo tailerra bigarren eskuko arroparekin (04/10 – Egina)
  • Arrasate | Kolorimetria tailerra (20/11 – 17:30–19:30 – Egina)
  • Donostia | Kolorimetria tailerra (21/11 – Egina)
  • Irun | Kolorimetria tailerra (22/11 – Egina)
  • Hernani | Gabonetako apaingarrien haurrentzako tailerra (28/11 – Egina)
  • Errenteria | Gabonetako apaingarrien tailerra haurrentzat (29/11 – Egina)
  • Irun | Gabonetako apaingarrien haurrentzako tailerra (05/12 – Egina)
  • Donostia | Gabonetako estilismo tailerra (12/12 – Egina)
  • Arrasate | Gabonetako estilismo tailerra (12-11/12 – Egina)

 

2026 

  • Errenteria | Kolorimetria tailerra (31/01 - Egina)
  • Errenteria | Ehungintzako upcycling tailerra – Tote bag (31/01 - Egina)
  • Irun | Zeramika eta kristal tailerra (30/01 - Egina)
  • Hernani | Inauterietako mozorro-tailerra (06/02 - Egina)
  • Arrasate Inauterietako mozorroen tailerra (09/02 - Egina)
  • Donostia | Inauterietako mozorro-tailerra (07/02 -14/02 - Egina)

 

Gonbidapen irekia herritar guztientzat

Programa honen bidez, Emaus Gizarte Fundazioaren helburua da berrerabilera eta moda jasangarria eta inklusiboa herritarrei hurbiltzea, modu praktiko, parte-hartzaile eta irisgarrian.

Dendak udalerrietako gune bizi gisa sendotzen dira, eta merkataritza jasangarria sustatzeaz gain, ikastera, sortzera eta partekatzera gonbidatzen gaituzte.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa du, eta Emaus Gizarte Fundazioaren estrategiaren barruan kokatzen da, hau da, bere dendak topagune komunitario gisa sustatzeko estrategiaren baitan, kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzeko, herritarrek parte hartzeko eta gizartea aktibatzeko gune gisa.