foto_grupo

Unibertsitateko Ikaskuntza-Zerbitzuaren XIII. Kongresuan – ApS (U)13

Unibertsitateko Ikaskuntza-Zerbitzuaren XIII. Kongresuan – ApS (U)13 parte hartu dugu, apirilaren 22tik 24ra Bilbon ospatua, EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta.

Emaus Gizarte Fundaziotik, “Zaintzak zaintzen” tailerra dinamizatu genuen, Alberto Gastón eta Jone Goitsolorekin batera, unibertsitatearen eta komunitatearen arteko lankidetzaren inguruan ikasleen, irakasleen eta gizarte-erakundeen arteko hausnarketa partekaturako gune bat sortuz.

Elkarrekin egindako ibilbidean metatutako ikaskuntza gakoak mahai gainean jartzeko aukera eman zigun tailer honek:

  • Botere-harremanak zaintzearen beharra, komunitatea objektu bihurtzea saihestuz eta aldaketaren eragile gisa duen rola aitortuz
  • Zentzuaren zaintzaren garrantzia, ikuspegi asistentzialistetatik aldenduz
  • Denborak eta erritmoak zaintzeko erronka, askotan desorekatuak baitira
  • Loturen zaintza erdigunean jartzea, konfiantzatik eta jarraikortasunetik
  • Pertsonak zaintzeko konpromisoa, gainkarga edo instrumentalizazioa saihestuz
  • Ezagutzaren zaintzaren ardura, zein jakintza kontatzen diren eta nork baliozkotzen dituen aitortuz

Hori guztia aberastu zen EHUko hainbat fakultatek, Deustuko Unibertsitateak (AMUGErekin batera) eta Mondragon Unibertsitateak partekatutako esperientzia kokatuekin, baita ApSren potentziala erakusten duten kasu praktikoekin ere; besteak beste, Herritarren Batzar Klimatiko baten simulazioa edo gorroto-diskurtsoak deseraikitzeko lana.