Oferta de trabajo Lan-eskaintza

Eraldaketa Komunitario prozesuaren Zuzendaria

Plaza kopurua
Hautagaitzak jasotzeko hasera epea
Aurkezpen epe amaiera
1

Postua

Deskribapena

Batuz Gizarte Fundazioan (lehen Emaus Gizarte Fundazioa) 45 urtez inklusio eta ingurumenaren alde lan egiten dihardugu. 350 pertsonak osatzen dugu Fundazioa eta 14 milioi Euro fakturatzen dira urtean (ikus www.batuzgizartefundazioa.eus).

2024tik Fundazioak etapa berri bati ekin dio eta Komunitatea jarri du bere lanaren erdigunean. Estrategia berriaren bidez, Xedea berritu du, Gobernantza Eredua egokitu, Prozesukako lana garatu, Gizartean duen posizionamendua landu eta Jasangarritasunerako egitura indartu du.

Jada, 2027-2029 Estrategia onartu da eta Komunitatearen Eraldaketa Prozesuaren Zuzendari berria behar dugu, Fundazioaren gizartearen eraldaketarako eragile izaerari bultzada emateko.

Misioa

Zuzendaritza taldearen parte izango den Zuzendariak, Fundazioaren Eraldaketa komunitarioaren prozesuaren lidergoa izango du eta Fundazioa presente dagoen komunitateetan (Gipuzkoan batez ere) gizarteko eragile ezberdinen bidelagun izango da (Administrazioa, elkarteak, enpresak eta gainerako eragileak) arlo ezberdinetako eragileekin batera (hezkuntza, kultura, ingurumena, partaidetza, berdintasuna, … arloetan) komunitate bidezko, kohesionatu, inklusibo eta jasangarriak izateko bidean aurrera egiteko prozesuak eraikitzeko.

Ardura nagusiak

• Eraldaketa komunitario arloaren estrategia definitu eta exekutatzea, Fundazioaren estrategiarekin lerrokatuta eta gainerako Fundazioko prozesuekin elkarlanean.

• Arloko pertsonen kudeaketa egokia egitea, Fundazioaren kultura jarraiki.

• Gizarte bidezko, kohesionatu, inklusibo eta ingurumena zainduko duen baterantz joateko, gizarteko eragile ezberdinei laguntzeko akonpainamendu, asistentzia tekniko eta formakuntza eskaintza diseinatu eta garatzea. Orain artean landutakoa kontuan izanik.

• Fundazioa presente dagoen komunitate bakoitzeko eragileekin harremanak uztartzea Fundazioko Kanpo Harremanen estrategiarekin lerrokatuta.

• Komunitate bakoitzeko errealitatea eta beharrak kontuan izanik, herri/auzo eta komunitateetako bizikidetzan inpaktua izango duten prozesuak eraikitzea.

• Proiektuen garapenean Fundazioko gainerako prozesuekin uztartzea.

• Prozesu hauek abian jartzeko finantziazio iturri ezberdinak landu eta exekutatzea: deialdiak, lehiaketak, kontratuak, …

• Beharrak asetzeko proposamenak egituratzea, arlo teknikoa eta ekonomikoa uztartuz.

• Proiektuen exekuzioa bideratzea gobernantza kolaboratibo, partaidetza eta denboran inpaktua izango duen eraldaketa jasangarriak sustatuz.

• Arloan erreferente izatea, sare eta jardunaldietan parte hartuz eta komunikabide edota sare sozialetan bozeramaile izanik.

Profila

• 5 urteko esperientzia gutxienez antzeko postuetan.

• Euskara, gaztelera eta ingelesa.

• Lidergotza eta ikuspegi estrategikoa izatea, prozesuak irudikatu eta exekutatzeko gaitasunarekin.

• Lankidetza-lana, erabakiak hartzeko gaitasuna eta eraldaketa prozesuak kudeatzeko gaitasuna.

• Teknikoki honako arloetan ezagutza eta eskarmentua izatea: giza eskubide eta inklusio arloan eskarmentua, kreatibitatea, interkulturalitatea, gobernantza eredu parte-hartzaileen inguruko ezagutza, deialdien kudeaketa eta proposamenen formulazioa, eskaintzen garapena, proiektuen kudeaketa ekonomikoa, prozesuen inpaktuaren neurketa.

• Komunikazio eta harremanetarako gaitasunak.

• Euskal Herrian, eta batez ere Gipuzkoako hezkuntza, kultura, partaidetza, giza eskubideen arloetako eragileekin sarea izatea.

• Etika profesionala.

• Erakundearen helburuarekiko konpromisoa eta ekarpenak egiteko, ikasteko eta hazteko motibazioa.

Eskaintza

Kokapena

Postuaren egoitza: Donostian baina Gipuzkoa eta Bizkaian mugikortasuna, Fundazioak lan egiten dituen komunitateetan. Harremanetarako Euskal Herria izango da lanketa maila eta izan daiteke bidaiatu behar izatea noizean behin ezagutza arloaren garapenerako.

Kontratu mota

Mugagabea

Formulario

Nahi zenukeen lankidetza-mota
Fitxategi bakarra.
4 MB mugatua.
Onartutako luzapenak: jpg, png, pdf, doc, docx, ppt, pptx, zip.
Pribatutasunari buruzko Politika irakurri eta onartzen dut, nire datuak ezarritakoaren arabera tratatzeko baimena emanez.
CAPTCHA